'Ikusi' sistema elektronikoen enpreseak bulego bi zabaldu ditu Australian
2006-07-26 02:00 Euskaldunak munduanSistema elektronikoak diseinau, instalau eta gestionetan dituan ‘Ikusi’ enpreseak bulego barri bi zabaldu ditu Australian, bata Queensland-en eta bestea New South Wales-en. Horrela, hiru dira daborduko herrialde horretan dituan bulegoak, Victoria-n daukan egoitza nagusia kontuan hartuta.
Sistema elektronikoak diseinau, instalau eta gestionetan dituan ‘Ikusi’ enpreseak bulego barri bi zabaldu ditu Australian, bata Queensland-en eta bestea New South Wales-en. Horrela, hiru dira daborduko herrialde horretan dituan bulegoak, Victoria-n daukan egoitza nagusia kontuan hartuta.
‘Komunikazinoaren teknologien munduko merkaduan presentzia aktiboa eta protagonistea’ lortzeko nazinoartekotze-prozesuan oinarrituta zabaldu dabez bulegoak. Ordezkaritza horreekaz, Ikusi enpreseak ‘gero eta zerbitzu arinagoa, eraginkorragoa eta pertsonalizatuagoa’ eskaini gura deutse australiarrei, ‘ohituta baitagoz ordezkaritzara joatera behar dabezan materialak dendan bertan erostera’.
Lehenengo etapan, konpainiak frekuentzia handiko produktu guztiak eskainiko ditu bulego barrietan, telebista-ekipoen diseinua, produzinoa, merkaduratzea, laguntzino teknikoa eta komunikazinoa, besteak beste. Zentro biek stock propioa izango dabe.
Momentu honetan, enpreseak zazpi filial ditu nazinoarteko merkaduetan eta Errusian, Txilen, Arabian, Frantzian, Mexikon eta Portugalen ditu ordezkaritzak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!