Euskal Herriko Pelota selekzinoak lagunarteko bat jokatuko dau Mexikon
2006-08-22 02:00 Euskaldunak munduanEuskadiko Pelota selekzinoak Mexiko DFn abuztuaren 31tik irailaren 9ra jokatuko dan lagurarteko lehiaketa batean hartuko dau parte, hango 'euskaldunen' kontra jokatuz eta bide batez irailaren 13tik 16ra Acapulcon jokatuko dan Munduko Pelota Txapelketearen aurre-preparazinoa egingo dau.
Euskadiko Pelota selekzinoak Mexiko DFn abuztuaren 31tik irailaren 9ra jokatuko dan lagurarteko lehiaketa batean hartuko dau parte, hango 'euskaldunen' kontra jokatuz eta bide batez irailaren 13tik 16ra Acapulcon jokatuko dan Munduko Pelota Txapelketearen aurre-preparazinoa egingo dau.
Mexikoko Euskal Etxeko pelotariak eta Euskadiko selekzinokoek pala laburreko eta larruzko pala partidak jokatuko dabez Mexiko DFko Marte Zelaian.
'Euskal mexikarren' aldetik, Rodrigo Ledesma Ballesteros, Luis Alberto Mercadillo Muñiz, Enrique Ornelas Berho, Patxi Mendiburu, Pello Aguirre eta Alfredo Alberdi pelotariek jokatuko dabe lagunarteko honetan.
Bestalde, Mexikora bai lagunarteko horretara zein Munduko Pelota Txapelketara joango diran Euskal Selekzinoko jokalariak Ibon Eskisabel Mitxelena, Tiburcio Etxeberria Arruti, Erlantz Zulaika Marcos, Garikoitz Arrieta Zubeldia, Jose Luis Aizpurua Artola eta Fernando Gutiérrez Garcia dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!