Ahozko Euskal Literaturea berbagai Argentinan

Bizkaie! 2006-08-07 02:00   Euskaldunak munduan

Abuztuaren 10etik 14ra bitartean, Jon Kortazar Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko Lehendakariorde eta EHUko Literatura katedradunaren ardurapean egingo da Ahozko Euskal Literaturearen ganeko Graduaondoko Ikastaroa Argentinako La Platako unibersidadean.

Eusko Ikaskuntzak eta Argentinako La Platako Universidad Nacional dalakoak 2004tik daukien lankidetza-hitzarmenaren barruan Ahozko Euskal Literaturearen ganeko Graduaondoko Ikastaroa egingo da unibersidade argentinarrean abuztuaren 10etik 14ra, Jon Kortazar, Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko Lehendakariordeak eta EHUko Literatura katedradunaren ardurapean.

Era berean, Jon Kortazar irakasleak berbaldi batzuk emongo ditu herrialde horretan, Eusko Ikaskuntzako iturriek prentsa-ohar bidez jakinarazo dabenez.

Ikastaroa La Platako Unibersidadean Eusko Ikaskuntzak antolatzen dauen bigarrena da, igaz Juan Antonio Rubio Ardanaz antropologoak ‘Realidades y manifestaciones socioculturales en Euskal Herria: panorámica antropologica’ gaiaren ganean emondakoaren ostean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu