Maskaradak lau sari jaso ditu AEBetan
2006-07-20 02:00 Euskaldunak munduanMaskarada antzerki-konpainia bizkaitarra AEB eta Kanadan ibili da Picassoren 'Guernica' koadroa oinarri hartuta egindako lana antzezten eta ikusle zein kritikoen erantzuna sekulakoa izan da.
Maskarada antzerki-konpainia bizkaitarra AEB eta Kanadan ibili da Picassoren 'Guernica' koadroa oinarri hartuta egindako lana antzezten eta ikusle zein kritikoen erantzuna sekulakoa izan da. Danetara, lau sari irabazi ditu Maskaradak; sariok Midlandeko (Texas) Nazinoarteko Antzerki Jaialdian (AACT) irabazi ditu euskal konpainiak, ‘Picasso 1937, historia del Guernica’ lanarengaitik. Ondoko atalotan nabarmendu dabe lana: ikuskizun onena, antzezpen onena Iñaki Urrutiarentzat Picassoren papelagaitik; eszenografia onena (Gorka Minguez); eta zuzendaritza onena (Carlos Panera).
Horrezaz ganera, antzezlaneko soinu-bandea be nabarmendu dabe, batez be, zuzeneko emonaldia osotzen daben abestiak eta Juan Perez Mena gitarra-jolearen lana. Ikuspegi artistikotik ez eze, lanaren balio unibertsala eta kulturala aintzat hartu dabez epaimahaikoek.
Maskaradaren arrakasteak berebiziko garrantzia dauka, jaialdiak izan dauen maila handia kontuan hartuta. Hainbat herrialdetako taldeek parte hartu dabe lehiaketan, Alemania, Singapur, AEBak, Monako, Siria, Tunisia, Irlanda, Errumania eta Indiakoak besteak beste.
AEBetako Texas, Los Angeles eta Floridan eta Kanadako Vancouverren antzeztu dau Maskaradak ‘Picasso 1937, historia del Guernica’.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!