‘Nazino Txikiak Munduan’ izeneko mahai-inguruan izango da Miren Azkarate Quebec-en
2007-08-21 02:00 Euskaldunak munduanAlde batetik, Institut du Nouveau Monde-k antolatutako 'Nazio Txikiak Munduan. Zelan topau lekua handien artean?' izeneko mahai-inguruan parte hartuko dau Azkaratek abuztuaren 25ean. Ganera, 'Nazino txikiak: abertzaletasuna, autortza eta autonomia' izeneko gogoetean be izango da partaide.
Kultura Sailburuak, Miren Azkaratek, ‘Nazino Txikiak Munduan’ gaiaren ganeko hausnarketean parte hartuko dau Quebec-en zapatu honetan, abuztuak 25, Montrealeko Udako Ikastaroetan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ohar baten bidez jakinarazo dauenez.
Hausnarketea zati bitan izango da. Alde batetik, Institut du Nouveau Monde-k antolatutako 'Nazio Txikiak Munduan. Zelan topau lekua handien artean?' izeneko mahai-inguruan parte hartuko dau Azkaratek. Baina lehenago, 'Nazino txikiak: abertzaletasuna, autortza eta autonomia' izeneko gogoetean be izango da partaide, Quebec eta Kanadako adituak eta Europatik joandakoak batuko dituan batzarrean.
Gogoeta bi horreetan, Euskal Herriagaz batera eta Quebec eta Kanadaz gan, Eskozia, Katalunia eta Belgikako nazinoak izango dira berbagai eta, Azkarategaz batera, bertan izango dira Belgikako frantses berbadun erkidegoko ministro-buru Marie Arena; Eskoziako Legebiltzarreko presidente ohi George Reid; eta Kataluniako UNESCO etxearen presidente Felix Martí.
Antolatzaileak
Institut du Nouveau Monde ikerketea eta gogoetea helburu dauen erakundea da eta laugarrenez antolatu dituan ikastaroetan, Montrealeko Udako Ikastaroen barruan, Quebeceko eskualde desbardinetatik etorritako eta mundu osoko 20 herrialdetatik joandako 800 ikasle inguru batzea aurreikusi dabe.
Nazino txikien ganeko Ikerketarako Taldea (GRSP, Groupe de recherche sur les sociétés plurinationales) unibersidade arloko hausnarketa taldea da, Quebec eta Kanada unibersidadeetako ikerketa eta zientzia politikoetako irakasle eta adituek 1995an sortua.
Taldearen helburua plurinazionalidade fenomenoen ganeko hausnarketa eta nazino txikien eta estadurik bako nazioen fenomenoen inguruko gogoetea egitea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!