Xabier de Felipe biolinisteak Peter von Wienhardt pianisteagaz joko dau Alemanian

Bizkaie! 2007-08-23 02:00   Euskaldunak munduan

Kontzertua zapatuan, abuztuak 25, izango da, Salzauko Jauregian (Alemaniako iparraldean), eta Peter von Wienhardt (pianoa) eta Xabier de Felipez (biolina) gan, Sang Hyun Yong biola koreanoa eta Justin Lewis cello estadubatuarra izango dira kuartetoko partaide Beethovenen op. post. WoO 36 nº 1 lana joteko.

Xabier de Felipe, 20 urteko biolinista bilbotar gaztea, garagarriletik Schleswig-Holstein Mundu mailako Gazte Orkestran dabilena, orkestrako biolin jotzaileen artean aukeratu dabe Peter von Wienhardt pianista hungaro-aleman handiagaz Beethovenen kuarteto bat joteko.

Kontzertua zapatuan, abuztuak 25, izango da, Salzauko Jauregian (Alemaniako iparraldean), eta Peter von Wienhardt (pianoa) eta Xabier de Felipez (biolina) gan, Sang Hyun Yong biola koreanoa eta Justin Lewis cello estadubatuarra izango dira kuartetoko partaide Beethovenen op. post. WoO 36 nº 1 lana joteko.

Garagarriletik irailera arte iraungo dauen Schleswig-Holstein Orkestrako Denporaldian, Alemanian, Brasilen eta Hungrian hainbat kontzertu egin ditue Christoph Eschenbach Pariseko eta Philadelphiako Orkestretako zuzendariaren gidaritzapean.

Bestalde, Xabier de Felipe kide dan Kinteto Musikenek ikasturte hasieran zenbait kontzertu eskainiko ditu, hala nola Iurretako Aste Musikalean (zemendian), Santanderren Botín Fundazinoak antolatzen dauen Kontzertu Zikloan eta Donostiako Musika Hamabostaldian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu