Brasilen lehenengoz izango da Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
2007-09-04 02:00 Euskaldunak munduanEuskadiko Orkestra Sinfonikoak bere 25. urteurreneko ospakizunen azken txanpan, nazinoarteko 12. kontzertu-bireari eta Hego Amerikako bigarrenari ekingo deutso datorren eguenean, irailaren 6an.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere 25. urteurreneko ospakizunen azken txanpan, nazinoarteko 12. kontzertu-bireari eta Hego Amerikako bigarrenari ekingo deutso datorren eguenean, irailaren 6an. Danetara, 15 egun izango dira eta nabarmentzekoa da EOS lehenengoz izango dala zuzenean Brasilen, Argentinan lehen be egonda dagoz eta, orain zazpi urte, hain zuzen.
Brasilen, Sao Pauloko Mozarteum Brasileiro zikloan, Hego Amerikako musika klasikoko ziklo garrantzitsuenetakoan, hartuko dau parte EOSek irailaren 11an eta 12an. Sao Pauloko egonaldia aire zabaleko beste kontzertu bategaz osotuko dabe irailaren 9an, Ibirapuera Parkeko Auditorio entzutetsuan, hain zuzen be. Santos urian (hilak 10) kontzertu bat eta Blumenaun (hilak 13) beste bat eskainiko ditue.
Argentinan, barriz, Buenos Aireseko Nuova Harmonia zikloan parte hartuko dau Coliseo Antzokian. Horrezaz gan, Rosarion be kontzertua emongo dabe.
Hiru programa eskainiko ditu EOSek kontzertu-birako zazpi kontzertuetan. Guridi, Aita Madina eta Aita Donostia euskal musikarien obrak eta Brahms, Rachmaninov, Bizet eta Tchaikowsky ezagunen lanak aurreikusi ditue.
Gilbert Varga maisuak zuzenduko ditu eta Bruno Leonardo Gelber pianista argentinarrak, Nasturica Herschcowici biolinista errumaniarrak eta Asier Polo txelo-jotzaileak parte hartuko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!