Mondragon Unibersidadea Cumulus Sareko kide barria da
2007-08-09 02:00 Euskaldunak munduanDiseinu-eskolen nazinoarteko alkarte ezaguna da Cumulus eta Schwäbisch Gmünd-eko (Alemania) azken biltzarren ondoren sartu da sarean. Alkarteak 124 kide ditu guztira.
Diseinu-eskolen nazinoarteko alkarte ezaguna da Cumulus eta Schwäbisch Gmünd-eko (Alemania) azken biltzarren ondoren sartu da
Mondragon Unibersidadea sarean. Egun, alkarteak 124 kide ditu guztira. Unibersidadeak hamarkada bat daroa Industri Diseinua garatzen eta arlo horretako esperientzia izan da, hain zuzen, Mondragon Unibersidadea alkartean sartzeko oinarri nagusietako bat.
Cumulus Sarea 1990ean sortu eben Helsinkiko Arte eta Diseinuko Unibersidadeak eta Londreseko Royal College of Art ikastetxeak, Austria, Alemania, Holanda eta Danimarkako beste unibersidade batzukaz alkarlanean. Unibersidadeen arteko ezagutza-transferentziaren bidez hezkuntzearen kalidadea hobetzea zan helburu nagusia. 2001ean sarea alkarte bihurtu zan eta, egun, kideen artean era guztietako herrialdeak dagoz, besteak beste, Brasil, Kanada eta Korea.
Cumulus Sareak diseinetako erabilten dauen metodologia eta Mondragon Unibersidadearena oso antzekoak dira. Horregaitik, unibersidadeko iturrien arabera, ‘proiektuak bateratzeko eta lantzeko aukera ugari sortuko dira. Era berean, sarean sartu ondoren, hainbat arloan egiten dagoan lana munduan ezagutzera emon ahal izango dogu’. Arlo horren artean ekodiseinua, packaging-a eta ergonomia dagoz.
Cumulus Sarean sartu ondoren, kanpora joateko aukera barriak izango ditue Mondragon Unibersidadeko ikasle askok eta sareko kide diran unibersidadeetan eta nazinoarteko zentroetan osotuko ditue ikasketak. Sareko unibersidadeko ikasleek be bertora etorteko aukerea izango dabe.
‘Esperientzia aberasgarria da Mondragon Unibersidadearentzako, hau da, bertako ikasleentzako, irakasleentzako, unibersidadearentzako berarentzako, enpresentzako eta, zelan ez, gizarte osoarentzako’, nabarmendu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!