Eusko Jaurlaritzeak ordezkaritza ofiziala izango dau Parisen

Bizkaie! 2007-12-19 10:44   Euskaldunak munduan

Eusko Jaurlaritzeak 2008an zehar ordezkaritza bulego bat zabalduko dau Parisen Frantziagaz dituan hartu-emon ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta instituzionalak sendotzeko.

Eusko Jaurlaritzeak 2008an zehar ordezkaritza bulego bat zabalduko dau Parisen Frantziagaz dituan hartu-emon ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta instituzionalak sendotzeko. Era berean, Frantzian kokatutako Unesco edota OCDE lako erakundeakaz kolaboretako aukerak aztertzeko helburua izango dau ordezkaritza barriak. Aitatutako lanak eta egoitza bera egokitzeko bi miloe euroko aurrekontua dago.

Miren Azkarate Jaurlaritzako bozeroaileak jakinarazo dauenez, egun Frantzia eta Euskadiren arteko hartu-emonak askotarikoak eta sendoak dira eta jarrera hori indartzeko asmoz hartu da Parisen ordezkaritza bulegoa zabaltzeko erabagia.

Eusko Jaurlaritzeak ordezkaritzak ditu honezkero Brusela, Madril, Santiago de Txile, Mexiko DF, New York, Karakas eta Buenos Airesen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu