Juan Mari Beltranek lau emonaldi eskainiko ditu Uruguai eta Argentinan
2008-09-03 15:25 Euskaldunak munduanKontzertu sorta horreetako lehenengoa Uruguain, Montevideoko Metro Antzokian izango da, irailaren 6an. Gero, Argentinara joango da; han Buenos Aireseko Chilicoy Euskal Etxean joko dau domekan, irailak 7 eta uri bereko Arrecifeseko Euskal Etxean bigarren emonaldi bat eskainiko dau irailaren 9an. Azken emonaldia Argentinan irailaren 11an izango da 'Plaza Defensa' kulturgunean.
Irailaren 6an, 7an, 9an eta 11an, Juan Mari Beltranek kontzertuak eskainiko ditu Atlantikoaz bestalde. Kontzertu sorta horreetako lehenengoa Uruguain, Montevideoko Metro Antzokian izango da, 20:30ean. Gero Argentinara joango da, han Buenos Aireseko Chilicoy Euskal Etxean joko dau domekan, 19:00etan, eta uri bereko Arrecifeseko Euskal Etxean bigarren emonaldi bat eskainiko dau irailaren 9an, 21:00etan. Azken emonaldia Argentinan irailaren 11an izango da 'Plaza Defensa' kulturgunean, 20:00etan.
Euskal Herriko musika herrikoi garaikidearen artista garrantzitsuenetakoa da Beltran. 1983an 'Azala', bere lehenengo diskoa, kaleratu ebanetik, dozena bat lan argitaratu ditu. Ibilbidean, bere lana zuztarretara egindako etenbako bidaia izan da, herri-musikea transmitiduteko helburu garbia eukana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!