Bartzelona euskal diasporearen topagune

Bizkaie! 2008-09-02 15:50   Euskaldunak munduan

Irailaren 5etik aurrera euskal diasporea Bartzelonan batuko da, bertan Euskaldunak Europan Topaketak eta Munduko Euskal Gizataldeen XXXI. Mus Txapelketea ospatuko baita. Hamairu herrialde desbardinetatik etorriko diran 120 euskaldunetik gora topauko dira bertan.

Irailaren 5etik aurrera euskal diasporea Bartzelonan batuko da, bertan Euskaldunak Europan Topaketak eta Munduko Euskal Gizataldeen XXXI. Mus Txapelketea ospatuko baita. Hamairu herrialde desbardinetatik etorriko diran 120 euskaldunetik gora topauko dira bertan: Australia, AEB, Kanada, Argentina, Mexiko, Venezuela, Uruguai, Txile, Frantzia, Alemania, Euskal Herria, Espainia eta Katalunia.

Aitatutako bi ekitaldi horreen inguruan, Bartzelonako Euskal Etxeak programazino ludiko kultural bat osotu dau, diasporatik eta Euskal Herritik datozen konbidatuak Bartzelona eta Kataluinia eta bere kulturea hobeto ezagutu daiezan. Hurreratuko diran guztiek, besteak beste, Iosu Yeregui tenorearen eta Maddi Oihenart zuberotarraren kantaldiak, euskal dantzak, Sitges eta Montserratera bisitak, Codorniu eta Torres upategietara bisitak eta bestelako ekitaldiakaz disfrutertako aukerea izango dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu