Hamar euskal enpresek itsas produktuak sustatuko ditue Vigoko Conxemar 2008 arrain azokan

Bizkaie! 2008-10-06 10:57   Euskaldunak munduan

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren arabera, arrantzaren eta arrantzako produktu eraldatuen Plan Estrategikoaren aplikazinoak nabarmen suspertu dau sektorea, eta inbertsino handiak egiten ari dira eraldaketa industriala hobetzeko eta barritzeko.

Conxemar 2008 arrain azokea ospatuko da Vigon urriaren 7tik 9ra, eta han izango da Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila hamar euskal enpresek aurkeztuko dituen produktuak bultzatzeko. Euskadiko pabilioian izango dira arrain fresko eta izoztuaren, preparautako janariaren eta arrain kontserben sektoreak.

Gonzalo Saenz de Samaniego Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuak inaugurauko dau euskal pabilioia, eta urriaren 8an, sektoreko profesionalek aukerea izango dabe euskal gastronomiako plater tipikoak probetako, Saenz de Samaniegork zuzentzen dauen Saileko iturriek jakinarazo dabenez.

Aitatu iturrien arabera, arrantzaren eta arrantzako produktu eraldatuen Plan Estrategikoaren aplikazinoak nabarmen suspertu dau sektorea, eta inbertsino handiak egiten ari dira eraldaketa industriala hobetzeko eta barritzeko.

'Euskadiko kostaldeak eskaintzen dituan baliabide naturalei esker, espezieen ugaritasuna eta kalidadea ezaugarri dabenak, arrantza-industriak leku garrantzitsua dauka euskal ekonomian eta bere produktuak munduko merkatu nagusietan saltzen ditu. Horri euskal arrantza ontzidiak honako espezien arrantza jardueran dauen garrantzia gehitu behar jako: atuna, makailaoa, legatza, antxoa, sardina, berdela eta txitxarroa', azaldu dabe.

Horrezaz gan, euskal kostaldeko udalerri nagusien gizarte-sareak erauzketa flota dinamiko bat sortu dau, eta berau izan da garapen ekonomikoaren oinarri nagusietako bat eta merkaturatzearen hazkundea ekarri dauena. Era berean, euskal erauzketa flotak prozesu tradizionalak erabilten ditu, eta jakina, horrek lagundu egiten dau produktuen kalidadea bultzatzen eta itsasoko ekosistema eta espezieen iraunkortasuna errespetetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu