NBEren egoitzan euskerea entzungo da, Hizkuntzen Nazinoarteko Urtearen harian antolatutako mintegian

Bizkaie! 2008-12-15 17:57   Euskaldunak munduan

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea New Yorken izango da eguaztenean eta eguenean, NaziNo Batuen Erakundearen (NBE) New Yorkeko egoitzan egingo dan 'Language Matters! - Linguistic Diversity, Globalization and Development' mintegian parte hartzeko.

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea New Yorken izango da eguaztenean eta eguenean, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) New Yorkeko egoitzan egingo dan 'Language Matters! - Linguistic Diversity, Globalization and Development' mintegian parte hartzeko.

UNESCOk izentautako Hizkuntzen Nazinoarteko Urtea dala eta (2009ko zezeilaren 21ean amaituko da), UNESCOk eta Nazino Batuen Informazino Publikorako Sailak antolatu dabe mintegi hori. Bertan, mundu osoko hizkuntz adituek parte hartuko dabe, besteak beste honako gaiak aztertzeko: hizkuntza aniztasuna, aukerea eta garapena; gobernu eta erakundeen hizkuntz ekimenen funtzionamentua; eta arrakastea izan daben hizkuntza politikak eta praktikak.

Baztarrikak 'oso positibotzat' jo dau euskereak eta Eusko JaurlaritzEak mintegi honetan parte hartzea. Gogoratu dau, baita, aurten Euskadik, Kataluniak eta Galiziak hizkuntz aniztasuna sustatzeko eta errespetetako hainbat jarduera alkarregaz egin dituela, 2007ko martian hiru gobenuek izenpetutako lankidetza-hitzarmena edota Pariseko Expolangues azokan eta Berlingo Expolinguan jarritako erakustoki bateratuetan.

Jarduera horreez gan, Espainiako estaduan ia biztanleen erdia (% 40) gaztelania ez beste hizkuntza ofizial bat berezkoa daben eskualdeetan bizi dala azpimarratzen dan hitzarmen bat sinatu dabe aitatutako gobernuek eta Balear Ugarteetako gobernuak. 'Espainia estadu eleanitza da; horregaitik, eleaniztasun hori autortu eta hizkuntza horreen erabilerea errespetatu eta sustatu behar dau', dino.

Akordio horren argitan, Estaduaren Administrazinoan eta Europar Batasunean ofizialak diran hizkuntzak babesteko eta erabilteko neurriak sustatzeko garaian, sinatzaileek bidera daitezkeen neurri normatibo, betearazle eta aurrekontuzkoak bultzatuko ditue Espainiako estaduan eta Europar Batasunean.

Estaduak bere erakundeetan gaztelania ez beste hizkuntza ofizialen erabilerea ahalbidetzeko neurriak hartu beharko ditu, batez be Kongresuan, Senaduan, Justizia Administrazinoan, soziedade estataletan, zerbitzu-enpresa publikoetan (Correos eta RENFE, berbarako) eta titulartasun publikoa daben estaduaren eremuko komunikabideetan.

Hezkuntzearen arloan be, Eusko Jaurlaritzeak, Kataluniako Generalitatek, Galiziako Xuntak eta Balear Ugarteetako Gobernuak alkarlanean dihardue Espainiako estaduak gaztelania ez beste hizkuntza ofizialak ulertzea eta hareekazko tolerantzia bultzatu, eta hizkuntza horreek adierazo ohi dituen historia eta kulturearen irakaskuntzea bermatzeko neurriak hartzeko: izan be, konpromiso hori hartu eban estaduak Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna berretsi ebanean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu