Bartzelonako Euskal Etxeak Jorge Oteizaren jaiotzearen 101. urteurrena ospatuko dau

Bizkaie! 2009-01-26 11:24   Euskaldunak munduan

Bartzelonako Euskal Etxeak Jorge Oteizaren jaiotzearen 101. urteurrena ospatuko dau 'Oteiza 101' ekitaldi-zikloagaz. Zikloak hiru atal izango ditu, bakotxa astebetekoa, bata neguan, bestea udabarrian eta azkena udagoienean, zentro bartzelonarreko arduradunek jakinarazi dabenez.

Aste horreetan, Oteizaren ganean berba egingo daben berbaldi-sorta arruntak eskaintzetik harago joan gura dabe antolatzaileek, beste ikuspuntu bat emoteko, Oteiza 'praktikotasunera eroateko, bere mezua osotasunean zabaltzeko'.

Urtarrilean izango diran ekitaldien artean, honako honeek dagoz: 'Hala mintzatu zen Zappatustra' Ander Lipus eta Karabanaren antzerki saioa (urtarrilak 24); Konspirazino laborategiaren lehen jardunaldi eta lan eguna (urtarrilak 28); eta 'Fragmentos', Jon Intxaustegik zuzenduriko eta Oteizagaz batera eginiko dokumentalaren emonaldia (urtarrilak 30).

Urte osoan proiektu honi buruz informazino zabalagoa izateko, Bartzelonako Euskal Etxeko webgune eta blogaz gan, ondoko helbide hau erabil daiteke: http://oteiza101.blogspot.com/.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu