Kirmen Uriberen poemak jarriko ditue irakurgai AEBetako hainbat kafetegi eta dendatan

Bizkaie! 2009-07-07 15:37   Euskaldunak munduan

Uriberen lanak, Estadu Batuetako hainbat poeta ezagunen olerkiakaz batera, Boston, New York, San Francisco, Chicago eta Los Angeles urietako hainbat kafetegitan jarriko diran pantailatan irakurri ahal izango dira.

Kirmen Uriberen poemak jarriko ditue irakurgai Amerikako Estadu Batuetako hainbat kafetegi eta dendatan. Poetry Society of America alkarteak bultzatutako ekimena da, Danoo Media Network-egaz alkarlanean. Uriberen lanak, Estadu Batuetako hainbat poeta ezagunen olerkiakaz batera, Boston, New York, San Francisco, Chicago eta Los Angeles urietako hainbat kafetegitan jarriko diran pantailatan irakurri ahal izango dira. Ekimenaren bultzatzaileen esanetan, miloeka personek irakurriko ditue poemak.

Uribe 1970an jaio zan Ondarroan, arrantzeari lotutako familia batean. Euskal idazle gazte garrantzitsuenetarikoa da eta nazinoartean ezaguna. Euskal filologian lizentziaduna da eta Trenton (Italia) ikasi eban graduondoa. Aurten, Euskerazko Kritika Narratiboari eskainitako saria lortu dau Bilbao-New York-Bilbao lanagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu