Ikasturte barria Bartzelonako Euskal Etxean

Bizkaie! 2009-09-08 11:55   Euskaldunak munduan

Bartzelonako Euskal Etxeak zerbitzu barriak eskainiko dituen gunea estreinauko dau laster, izan be, neguan hasitako Txokoaren lanak amaitzeko oso gitxi falta da, izan be, Alkargunearen zabaltze ekitaldia irailaren 18an izango da.

Bartzelonako Euskal Etxekoek irailaren 1ean ekin eutsen ikasturteari, irailaren 10ean amaituko dan euskera ikastaro trinko bategaz. Ganera, urrian hasiko diran ohiko euskera ikastaroetan izena emoteko epea zabalik dago.

Beste alde batetik, irailaren 11an, 'Diada' edo Kataluniako Aberri Eguna ospatuko dabe Lluís Companys pasealekuan, txistulari, txalapartari eta dantzariakaz eta, era berean, Euskal Etxeko Txokoa erabarritzeko lanak amaituta, Guillem Joan kantautore katalanak kantaldia eskainiko dau irailaren 18an. Hilaren 23an, barriz, Rafa Rueda mungiarraren hitzordua izango da.

Aitatu ekitaldiez gan, Bartzelonako Euskal Etxeak zerbitzu barriak eskainiko dituen gunea estreinauko dau laster, izan be, neguan hasitako Txokoaren lanak amaitzeko oso gitxi falta da. Alkargune edo txoko berezi horretan, bazkide eta lagunek jatekoa eta edatekoa eskatzeaz gan, ETB-Sat bidez euskal futbol taldeen partiduak zein pelota partiduak ikusi ahal izango ditue; ganera, Euskal Etxeak eskaintzen dituan formatu txikiko kultur ekitaldiak be bertan egingo dira.

Alkargunearen zabaltze ekitaldia irailaren 18an izango da eta besteak beste, Guillem Joan kantautore katalaren kontzertu akustikoa aurreikusi dabe. Egun batzuk geroago, irailaren 23an, barriz, Rafa Ruedak joko dau Bartzelonako Euskal Etxean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu