BOSek Japoniako sei uritan joko dau Juanjo Menaren gidaritzapean

Bizkaie! 2009-05-25 14:15   Euskaldunak munduan

Garagarrilean, Tokion, Yokohaman, Osakan, Fukuin, Fukukoan eta Gifun joko dau BOS Bilboko Orkestra Sinfonikoak. Japonian egingo dituan zazpi saioetan, Juanjo Menak gidatuko dau orkestrea, BOSeko zuzendari artistikoa izandakoak.

BOS Bilbao Orkestra Sinfonikoak Tokion, Yokohaman, Osakan, Fukuin, Fukuokan eta Gifun joko dau garagarrilean, Japonian egingo dauen birearen barruan. Danetara, zazpi kontzertu emongo ditu, Tokion emonaldi bi egingo ditu eta.

Orkestreak, batez be, Euskal Herriko eta Espainiako konpositoreen obrak interpretauko ditu: Guridi, Ravel, Sarasate, Falla eta Rodrigoren lanak. Ganera, Toru Takemitsu konpositore japoniarraren piezak be joko ditu, Kiyoshi Somura gitarristeak eta Shion Minamo biolinisteak lagunduta.

BOSek Japonian egingo dituan zazpi saioetan, Juanjo Menak gidatuko dau orkestrea, BOSeko zuzendari artistikoa izandakoak. Bilboko orkestrako arduradunek jakinarazo dabenez, Kiyoshi Somura gitarrista japoniarraren ekimenez izango dau BOSek Japonian birea egiteko aukerea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu