Kepa Junkerak kontzertua eskainiko dau zapatuan Kaliforniako Redwood Cityn

Bizkaie! 2009-09-09 10:57   Euskaldunak munduan

Kepa Junkera abuztuan joan zan AEBtara eta 2010ko garagarrilera arte bertan egoteko asmoa dauka. Espainiako zenbait kantarik euskal kantu tradizionalak abestuz osotutako 'Etxea' lanaren bidetik jarraituz, oraindino ezagutzera emon ez dituan ameriketako artistakaz euskal kantuak grabetea eta disko barria preparetea da egonaldi honen helburua.

Kepa Junkera abuztuan joan zan AEBtara eta 2010ko garagarrilera arte bertan egoteko asmoa dauka. Espainiako zenbait kantarik euskal kantu tradizionalak abestuz osotutako 'Etxea' lanaren bidetik jarraituz, oraindino ezagutzera emon ez dituan ameriketako artistakaz euskal kantuak grabetea eta disko barria preparetea da egonaldi honen helburua. Ganera, tarteka kontzertuak eskainiko ditu bertako musikariekaz batera. Datorren zapatuan, irailaren 12an, San Frantzisko ondoko Redwood Cityn joko dau, eta 17an eta 19an, Wisconsin-en, 'Madison World Music Festival' jaialdian.

Egutegia oraindino zarratu barik dagoan arren, kontzertu gehiago emongo ditu Junkerak. Aurten, berbarako, urriaren 8an, Las Cruces, New Mexicon izango da, New Mexico Unibersidadean; eta zemendiaren 14an, Renotik ordubete hegoekialdera dagoan Fallon, Nevadan, uriko Barkley antzokian. 2010ean, barriz, maiatzaren 1ean Tempe, Arizonan eskainiko dau kontzertua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu