Boban Markovic, Sharon Shannon, Malkit Singh eta Olodum dira Getxo Folk 2005eko artista nagusiak

Bizkaie! 2005-08-05 00:00   Musikea
Folk Jaialdiko azken kontzertu nagusia emonaldi bikotxa izango da. Lehenengo, Korrontzi taldearen txandea izango da. Proiektu honen bidez, bizkaitar trikitilari ezagunen lana omendu gura dabe. Gero Olodum kultur kolektiboak joko dau. Talde hau 1979an sortu eben Salvador de Bahíako Maciel-Pelourinho barrutiko bizilagunek (Brasilen), Inauterian talde antolatu edo "bloco" gisa parte hartzeko eskubidea aldarrikatzeko. Olodum taldean, 16 urtean, 800 lagun izatetik 3.000 izatera heldu dira Inauterietako desfilean. Eurek esaten dabenez, 'kultura baltzaren balioak gorde gura dituan taldea' da Olodum. Eurentzat ...

Jazz ekitaldiak Gasteizen eta Baionan

Bizkaie! 2005-07-29 00:00   Musikea
Gasteizen, buru-belarri jazzaldian Gasteizen daborduko bete-betean dagoz jazz jaialdian sartuta. Garagarrilaren 10ean hasi zan eta 16ra bitartean izango dabe zaletuek euren gustuko musikea entzuteko astia. IJFO International Jazz Festival Organization dalakoaren barruan dago sartuta uriburu arabarreko jaialdia. Alkarte horrek Europako eta Ipar Amerikako jazzaldietan garrantzi eta kalidade handiena daukien jaialdiak batzen ditu. Datozan egunotan Madeleine Peyroux, Jamie Cullum eta Cassandra Wilson izango dira Gasteizen, besteak beste. Ganera, musikeaz gan, mintegiak be egongo dira, New York-eko Juilliard School-egaz alkarlanean Vitoria-Gasteizko Jazzaldiak ...

Aritzatxu Rock Free jaialdia ate joka

Bizkaie! 2005-07-29 00:00   Musikea
Bizkaie!

Deep Purple eta Television Gasteizen

Bizkaie! 2005-07-29 00:00   Musikea
Deep Purpleegaz batera, bigarren talde bat hurreratuko da jaialdira, Television New Yorkeko taldea. 70. hamardearen amaierako ezinbesteko taldea dogu hau be; punk, jazz, abangoardiko rock musikea eta bestelako estiloak era personal eta propio batean landu izan dabez beti. John Coltrane, Dylan, Velvet Underground edota David Bowie moduko talde eta artistak izan dabez erreferentzia moduan eta gerora –gaur eguneraino- hainbat talde barrirentzako eragin handia izan dira, kasuan kasu, Gang of Four, Pj Harvey edota The Strokes moduko taldeentzako. Television taldearen diskorik ...

The Offspring taldearen kantu zahar eta barriak Greatest Hits diskoan

Bizkaie! 2005-07-22 00:00   Musikea
Kontuak kontu, taldearen historia laburbiltzea da helburua. 1984an, Dexter Holland eta Greg Kriesel institutuko lagunak ziranean, punk rock musikea egiten eban Social Distorsion taldearen kontzertura joan ziran. Emonaldiaren ostean, taldea sortzea erabagi eben, Noodlesegaz batera. San Frantziskon eta inguruetan hasi ziren joten eta 1986an, The Offspring izena hartu eben. Bizkaie!

Euprel: Euskadiko musikariak bultzatzeko alkartea

Bizkaie! 2005-07-22 00:00   Musikea
Bizkaie!

Garagarrileko barikuak Bergaran: jazz, blues eta funkyaren inguruan

Bizkaie! 2005-07-22 00:00   Musikea
Orain bost urte hasi ziran garagarrileko barikuetan kontzertuak antolatzen Bergarako Espoloian, bertako leku atsegina, kioskoa eta jarlekuak aprobetxauta. Hasieratik programazinoa jazz eta bluesaren inguruan egin izan da eta bertatik talde amateurrak zein profesionalak pasau dira, Euskal Herrikoak eta kanpokoak. Bizkaie!

Deep Purple Azkena Rock Festival jaialdian izango da

Bizkaie! 2005-07-15 00:00   Musikea
Bizkaie!

'Zure rokanrrola', 7 lurraldeetako 22 taldek Gure Irratiaren alde atara daben diskoa

Bizkaie! 2005-07-15 00:00   Musikea
'Zure rokanrrola' diskoko taldeak eta kantuak: - Nuuk-At: Arezko itsasoa. - Dirties: Samurai. - Sextysexers: Askatu jarrera. - Potemkin: Kotoizko itsasoa. - Surfin kaos: Bidearen bazterretik. - Brigada criminal: Inoiz gehiago ez. - Captain Nemo: 21 aulkiak. - Lehiotikan: Zaharkituriko fedea. - Stupenda Jones: Paradisu faltsua. - Keike: Errudun jaioak. - Izate: Ametsa. - Fjord: Destinuaren eskutan. - PiLT: Oroimenaren zuloa. - Ikus: Kali. - Sharon Stoner: Burmuina eta bihotzaren arteko eztabaida. - Neubat: Gure hitzak. - Izaera: Infernuko Patxi. - Sorkun: Hator. - Skunk: ...Ta lurra itzulika. - Ozke: Xake. Bizkaie!

Euskal Herria Zuzenean 2005

Bizkaie! 2005-07-15 00:00   Musikea
Azken buruan, antolatzaileek azpimarratu gura izan dabe EHZ ez dala gazteentzako jaialdia bakarrik, izan be, familia osoarentzat be oso aproposa da, umeentzako eta helduentzako egitarau mamitsua preparau dabe eta. Gotzon Uribe

Nuuk-at zornotzarrak martxa guztian

Bizkaie! 2005-07-08 00:00   Musikea
Taldearen ibilbidea Nuuk-at taldea 2003ko urtarrilean, Zornotzan (Bizkaia) sortu zan. Taldea Jaime (baxua), Marki (bateria), Iñaki (gitarra eta koroak) eta Usoak (abeslaria) osotzen dabe. Usoa eta Iñaki Noizbait taldean ibili ziran eta disko bi merkaturatu ebezan Discos Suicidas diskoetxean: ‘Inposatutako Ereduak’ (1998) eta ‘Bost’ (2000). Jaime eta Marki, barriz, Dardara eta Res Non Berba taldeetan ibilitakoak dira. 2003an taldekideen joera musikalak fusioneteari ekin eutsen. Euren gustoko taldeen artean, Turbonegro, Deftones, Guano Apes, Ojos de Brujo, Audioslave lako taldeak dagoz. Edozelan ...

John Scofield eta Richard Galliano XXIX. Getxoko Europar Jazzaldian

Bizkaie! 2005-07-08 00:00   Musikea
Getxoko XXIX. Jazzaldiaren Talde Lehiaketa Aurten, Alemaniako, Norvegiako, Frantziako eta Eslovakiako taldek lortu dabez norgehiagoka honen azken zatirako lau postuak. Lehiaketaren finala garagarrilaren 1etik 4ra izango da. Aurtengo finalean sartu diran taldeak ondokoak dira: Felix Fromm Sextett (Alemania), Motif (Norvegia), Franke Wöste Trio (Frantzia) eta No Limit (Eslovakia). Danetara, 18 herritako 86 taldek parte hartu dabe lehiaketearen aurretiko aukeratze-prozesuan eta parte-hartze errekorra lortu da. Kontzertuak Urtero lez, jazzaldiak hiru kontzertu mueta izango ditu. Biotz Alai plazan Taldeen Lehiaketako emonaldiak eskainiko ...