AC/DC taldearen DVD bikotxa udabarrirako
2005-04-01 00:00 Musikea
AC/CD 1973. urtean sortu zan, Malcolm eta Angus Young anaien gidaritzapean. "Highway To Hell" diskoari esker, mundu mailan oihartzun itzela izan eban taldeak. 1980ko zezeilean, Bon Scott abeslaria hil zan Londresen, alkoholagaz egindako gehiegikeriakaitik. Ostean, Brian Johnsonek hartu eban haren lekua, eta grabau eben hurrengo diskoa izan da taldeak gehien saldu dauana: "Back In Black". Danetara, 140 miloe diskotik gora saldu ditu mundu osoan AC/DCk.
Bizkaie!
Mungiako talde berezia: Los Moñas
2005-04-01 00:00 Musikea
Yamomopipi-Papo izena emon deutse diskoari, batek daki zergaitik. Popa eta rocka lantzen dabe batez be eta kanta errazak egiten dabez. Ameriketako surf-punk ukutua be badaukie eta ska-pop estiloa ez dabe baztertzen. Berbei jagokenean, barre egiteko gogoa etorriko jaku ‘El tanga’ lako kantak entzutean.
Diskoaren izena berezia bada, kontzertuetan ikusi geinken irudia ez da atzetik geratzeko modukoa. Eliteko unibersidadeetako jazkereagaz agertzen dira taula ganean, eskumako bigarren argazkian ikusi zeinken legez. Emonaldietan jenteak ondo pasetea gura dabe eta, horretarako, taldekideak eurak dira ...
Gasteizko jaietarako musika-egitarauaren aurrerapena
2005-03-25 00:00 Musikea
Hurrengo egunean, abuztuaren 5ean, Oreka TX izango da euren txalaparta soinuakaz giroa alaitzen. Talde hau orain urte bi izan zan Gasteizen, Kepa Junkeragaz batera.
Abuztuaren 6an, Betagarri talde gasteiztarra izango da entzungai. Musika munduan egin dabezan hamar urteen errepasoa egingo dabe Zuzenean azken lanean jaso dabezan kantakaz. Egun berean, Niko Etxartek zuzenekoa eskainiko dau eta Eperra laneko hainbat kanta eskainiko ditu.
Abuztuaren 7an, Afrikaren emonaldia izango da eta hip-hop euskalduna gustetan jaken guztiek gozetako aukerea eukiko dabe.
Udalaren egitarauaren azken ...
Victor de Diegoren laugarren amesa
2005-03-25 00:00 Musikea
Diskoa Bartzelonako Laietana estudioan grabau eben aurtengo urtarrilaren 11an eta 12an, eta Victor de Diegogaz batera Joan Diaz, Curro Galvez eta Marc Ayza-ren ekarpenak be entzun geinkez, hirurak katalanak. Izan be, horreek lau gizonek osotzen dabe taldea.
Zortzi kanta barrigaz jatorku ‘Oraindik Ametsetan’, alkarren artean lotura zuzenik euki ez arren, estilo bera buztartzen dabenak. Erritmo bat hartu eta melodia sartuz sortutako abestiak izango doguz entzungai, ames egiteko edo beste baten amesak egia bihurtzeko. Bien bitartean, izarrik gagozala be gozau geinke ...
Rockaren ikuspegi zabala Arean bizkaitarren eskutik
2005-03-25 00:00 Musikea
Rockaren ikuspegi zabala oinarritzat hartuta, erritmo eta intensidade desbardineko momentuak eskaintzen deuskuz Areanek. Bederatzi kantak osotzen dabe lana eta batak besteagaz erlazino zuzena daukala esan leiteke, oso ondo buztartzen dira bata besteagaz.
Bizkaie!
The Chemical Brothers Donostian
2005-03-18 00:00 Musikea
Anoeta ekitaldi erraldoietarako itxi, eta Illunbe zezen-plazan joko dau taldeak. Ganera, Madrilen eta Granadan be egongo dira britainiarrak, eta aurretik Australian, Londresen eta Tokion eskaini dabez kontzertuak.
Kontzertua ikusteko txartelak erosteko arazo larregi ez da egongo, edo behintzat, ez da horrenbesteko jentetzea aurreikusi. Hori bai, oraindino ikusteko dago zer pasauko dan.
Bizkaie!
Sagardaoa eta musikea: Sagarrondotik
2005-03-18 00:00 Musikea
Sagarrondotik jaialdiko kontzertuetarako sarrerak:
- Kontzertu bietarako bonoa: 30 euro.
- Egun bakotxerako sarrerak: aldez aurretik ersoi ezkero, 18 euro. Bertan, 21 euro.
Salmenta lekuak:
- Baiona – Mattin
- Gasteiz – Parral
- Iruñea – Planet Rock
- Altsasu – Lezea
- Lesaka – Atxaspi
- Tafalla – Pasadizo
- Bilbo – Jaunak, Muga
- Elorrixo – Parra
- Gernika – Lagun Etxea
- Donostia – Bilintx
- Urnieta – Xauzar
- Astigarraga – Kizki
- Usurbil – Txiriboga
- Tolosa – Orbela
- Bergara – Jam Aretoa
- Orereta – Arkaitza
- Irun – Eskina
- Hernani – Aker, Txili, Bodega, Deportivo, Garin, Goiz Argi, Ekos, Apeadero, Zintzarri, Kixkal, Atxur.
Gotzon Uribe
Emon bostekoa!, Ibilaldia´05eko kantea aurkeztu dabe
2005-03-18 00:00 Musikea
Ilusinoa ez da falta izan, kantan azpimarratzen dan antzera, “eregiten gabizen etxera” pop-rock estiloan ondo-etorria emoteko.
Bizkaie!
Neville Staple Nafarroan
2005-03-11 00:00 Musikea
Neville Staple:
1979 The Specials (Chrysalis) and
Blue Plate Specials (Big Ear)
1980 The Specials AKA Live E P (Two Tone),
The Specials Live At The Moonlight Club (Two Tone),
More Specials (Chrysalis)
Desmond Decker & The Specials (Trojan)
1982 The Fun Boy Three (Chrysalis)
1983 Waiting (Chrysalis)
1984 The Best of Fun Boy Three (Chrysalis)
1991 The Singles Collection
1992 Special Beat Live (Receiver UK),
The Specials & Friends (Receiver UK),
The Specials Live – Too Much Too Young (Receiver UK),
The ...
Gau berezia Bilboko Kafe Antzokian Howe Gelb eta Anarigaz
2005-03-11 00:00 Musikea
Bilboko Kafe Antzokian martiaren 3an eskainiko dau kontzertua Howe Gelb ezagunak. Baina ez da bakarrik egongo: Anari be bertan egongo da, barriro be zuzenekoetan barruan daukan guztia emon guran. Beraren hirugarren diskoan bete-betean sartuta dabil Anari, baina tartetxua izango dau Bilbora hurreratzen diran guztiak pozik ixteko.
Bizkaie!
Van Morrisonen Bilboko kontzerturako sarrerak agortuta
2005-03-04 00:00 Musikea
What´s Wrong With This Picture? da plazaratu dauan azken lanaren izena. Blue Note zigiluagaz atara dau eta lan horregaz etapa barri bat hasi dau musikari irlandarrak. Bilboko kontzertuan lan horretako kantak entzungo dira gehien bat.
Hori bai, betiko kantak be eskainiko ditu Morrisonek. Them taldean joten ebanean hain ezagun egin ziran ‘Baby Please Don´t Go’, ‘Here Comes The Night’, ‘Gloria’ eta ‘Mystic Eyes’ be entzun ahal izango dira Euskaldunan zezeilaren 28an eta martiaren 1ean, 20:30etatik aurrera. Urte ...
Eraso! Ingalaterran
2005-03-04 00:00 Musikea
Eraso! Estigia taldekoa izan zan Ander (bajua), Nestor Urdanpilleta (gitarrea), Sergio Ruiz (ahotsa + gitarrea) eta Iñigo Beitia (bateria) dira. Lehen Amaiur Cajaravillek joten eban bajua baina lan kontuak zirala-eta taldea itxi egin behar izan eban. Lehenengo diskoa atara baino lehenago, maketa bi grabau ebezan, ‘Guztiaren arabera’ 1997an eta ‘Gaua’ hurrengo urtean. 1999an lehenengo diskoa etorri zan, ‘Erantzunik gabe’, eta izenak esaten dauanari kontra eginez, Euskal Herriko publikoak erantzun ona emon eutsen. Handik urte bira ‘Oraina eta geroa’ plazaratu eben, eta ...
Disko barriak eta kontzertuak ugari
2005-03-04 00:00 Musikea
Uda ostean, barriz, Kepa Junkera bilbotarrak disko barria plazartuko dau 2004an Grammy Latinoa irabazi eta Athletic Bihotzez lana atara ostean. Mikel Laboa eta Benito Lertxundik be disko barriak merkaturatuko dabez aurten. Oihuka diskoetxeak Evaristoren talde barriaren, hau da, Gatillazoren lana plazaratuko dau laster eta Vulpes taldekoak be ez dagoz geldi. Doctor Deseoren CD eta DVDak be barrikuntzen artean kokatuko doguz baina Mikel Urdangarin, Gatibu eta Berri Txarrak bakarlari eta taldeen diskoak be laster eukiko doguz disko dendatan.
Konzertuei ...
Et incarnatus, Tolosako Inauteriak alaitzen
2005-02-25 00:00 Musikea
Et Incarnatus ganbera orkestrearen lehenengo lana da Tolosako Inauterien ganean egindakoa. Bertan, errepertorio herrikoiaren barruan, jai nagusietako kantuak be entzun daitekez. Taldea soka selekzinorik profesionalenetarikoa dala esan geinke, eta ezaugarri horreri diskoan parte hartu daben kolaboratzaileak gehitzen badeutsaguz, lana emonkorra dala esan leiteke. Tartean Benito Lertxundi eta Anjel Unzu dagoz, Natxo de Felipegaz batera. Beste hainbat musikari ezagun be ibili da kolaborazinoetan Et incarnatus taldearen lehenengo lan honetan.
Diskoaren izenak berak dinoan legez, Inauterietako kanta herrikoiak batzen dituan lana da ...
Starmarket, Karate, 4 Teen Killers eta Samiam taldeak Euskal Herrian
2005-02-25 00:00 Musikea
Azkenik, AEBtik Samiam ekarriko dau Euskal Herrira Noise On Tourrek. Laukote estadubatuarrak Bilboko Azkena aretoan joko dau. Black Flag alde gogorrenean eta Descendents punk-pop ereduan buru izan ebazan bolada bikainaren ondoren, Minor Threat, 7 Seconds edo Bad Religion heldu ziran, Samiamen oinarri izan ziranak, hain zuzen be.
Denporeagaz, taldeari izakera propioa emotea lortu eben. Ahotsa berezia da, laukotearen estilo personalaren ezaugarri nagusia. Izan be, abeslariaren ahotsa entzunda argi dago Samiam dala jotzen ari dan taldea. Rock and rollaren barruan Motörhead-i ...
Travellin' Brothers blues taldeak "A Blues Experience. Live From Kafe Antzokia" diskoa aurkezteko bira egingo dau
2005-02-25 00:00 Musikea
Bizkaie!
The Pub Ibiltaria 9 plazan
2005-02-25 00:00 Musikea
2004ko abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean Bilboko Pio Baroja plazan zuzen-zuzenean grabautako lana da. Aurreko urteotan ohikoa izan da Arenaleko karpapean egitea kontzertua baina aparkalekuaren obrak dirala eta, 9. Pub Ibiltariaren kontzertua Pio Baroja plazan egin da, urtero legez, jentearen sekulako erantzunagaz; horren erakusgarri, Oskorrikoakaz batera, 200 ahots eta 300 musikari baino gehiago batu ziran bederatzigarren hitzorduan.
Pub Ibiltariaren bederatzigarrena herririk herri ibiliko da maiatzean baina lehenago Oskorri taldeak beste disko bat aurkeztuko dau. Umeentzako diskoa izango da eta aurreko ...
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan