Ken Zazpi puntaren puntan ‘Argiak’ diskoaren 15.000 kopia salduta

Bizkaie! 2007-12-12 10:27   Musikea

Amaitu barri dan Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokan, Ken Zazpi taldearen ‘Argiak’ diskoa izan da izarra, bertan 5 egunetan, 3.500 diskotik gora saldu baitira, hau da, minutuko disko bat baino gehiago saldu dau taldeak.

Amaitu barri dan Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokan, Ken Zazpi taldearen ‘Argiak’ diskoa izan da izarra, bertan 5 egunetan, 3.500 diskotik gora saldu baitira, hau da, minutuko disko bat baino gehiago saldu dau taldeak. Holako zifrak historikoak dirala baieztatu dau Oihuka diskoetxeak, oso gitxitan gertatu baita Durangoko azokan produktu bat kopuru horreetara heldu izana.

Une honetan eta gabonetako denporaldia oraindino amaitu barik dagoala kontuan hartuta, talde honek honezkero 15.000 kopia saldu ditu. ‘Argiak’ diskoa taldearen laugarrena da eta oraingo honetan salmenta handiko lanak produzidu dituan Rafa Sardina bermeotarraren laguntzinoa izan dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu