‘Bilbao Hiria’ XX. Pop-Rock Lehiaketan izena emoteko epea zabalik
2007-11-29 14:40 MusikeaBilboko Udalaren Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak antolaturik Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketea martxan jarri da barriro. Hemeretzi edizino igaro ondoren, Euskal Herrian zein estadu osoan be musika lehiaketarik ospetsuena bihurtu da Bilbao Hiriarena eta orain europar talde gazteentzako erreferentzia izateko asmoa dabe antolatzaileek.
Bilboko Udalaren Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak antolaturik Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketea martxan jarri da barriro. Hemeretzi edizino igaro ondoren, Euskal Herrian zein estadu osoan be musika lehiaketarik ospetsuena bihurtu da Bilbao Hiriarena eta orain europar talde gazteentzako erreferentzia izateko asmoa dabe antolatzaileek.
Parte-hartzea europar taldeei zabaldurik dago eta 3 musika mueta dagoz: Pop-Rock, Metal eta Joera Barriak, hain zuzen be. Sarien arloan ez dauka antzekorik: 32.000 euro eskudiruan, 2 disken grabazinoa, musika tresnak eta kontzertuak beste festibaletan. Lanak aurkezteko epea abenduaren 31n amaituko da. Aurreko edizinoan 1428 talde aurkeztu, zuzeneko 21 kontzertu eta danetara 9000 ikusle etorri ziran.
Informazio gehiagorako:
- Telefonoa: 944.151.306.
- Fax: 944.155.919.
- Posta elektronikoa: bilborock@ayto.bilbao.net
- Web orrialdea: www.bilbao.net/bilborock
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!