'Kantuketan' Getxon, Iker Goenaga, The Uski's, Ken Zazpi eta Juan Carlos Perezegaz
2006-04-21 00:00 Musikea
Bizkaie!
Gazte Topagunea 2006
2006-04-21 00:00 Musikea
Lehenengo egunean, (apirilak 14, barikua), ‘Gaztetxe’ gunea dalakoan, Mikel Urdangarin izango da disko barriko abestiak aurkezten arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Gauez, gune berean, Musikherria egitasmoak bultzatutako bi talde gaztek joko dabe, Anger eta Banda Batxoki, 20:30etatik aurrera. Egun berean, ‘Karpa erraldoia’ dagoan lekuan, Obrint Pas eta Ken 7 Gernikako talde arrakastatsuaren kontzertuak izango dira.
Zapatuari jagokonez, ‘Gaztetxe’ gunean, hip hop doinuak izango dira Ari kantariagaz. Espainiako hip hop musikan izen esanguratsua da Ari. Beragaz batera, Mix6t taldeak joko dau ...
'Hiriko istorioak', J C Perezen disko barria
2006-04-14 00:00 Musikea
Juan Carlos Perez Itoiz taldeko abeslari legez ezagutu genduan orain 30 urtetik gora. Euskerazko pop musikearen barruan Itoiz izan da erreferentzia; 1974an sortu zan, Euskal Herrian rock mobimenturik ez egoanean, eta hasieratik lilurea sortu eban entzuleen artean. Aurrerago, 80ko hamarkadako euskal talderik arrakastatsuena izan zan.
Juan Carlos Perezek musikea ez dau sekula baztertu eta bakarka be disko batzuk plazaratu izan ditu. Zenbait talderentzat produkzino artistikoak egin izan ditu (Jotakie, Tahúres Zurdos eta Piztiak. Geroago Maixa Ta Ixiar taldearen 'Uhinez Uhin ...
Alaitz Telletxeak hartu dau Joseba Tapiaren lekua Tirikitixa Alkartean
2006-04-07 00:00 Musikea
Bizkaie!
Jazz eta soul doinuek Brasilgoagaz bat egingo dabe 'Bilbao Distrito Jazz programan
2006-04-07 00:00 Musikea
Programea:
- Martia:
17an: Ramón Díaz Quintet (Deustuko Udaltegia, 20:00).
24an: Ignasi González Quartet (Barrainkuako Udaltegia, 20:00).
31n: Violeta Curry (Begoñako Udaltegia, 20:00).
- Apirila:
7an: The Papis (Ametzolako Geltokia, Errekalde, 20:00).
21ean: Saravah! (Deustuko Udaltegia, 20:00).
28an: Ben Besiakov/Ole Jacob Hystad Group (San Frantziskoko Udaltegia, 20:00).
29an: Kontzertu Didaktikoa (Begoñako Udaltegia, 12:00).
Bizkaie!
Kanten ehiztariak
2006-04-07 00:00 Musikea
Diskoa pasa dan udan grabau arren, masterizazinoa aurten egin dabe, urtarrilean. Oihuka disketxeko Ritxi Aizpuru pozik dago taldearen erantzunagaz: ‘eurak ezetz esan arren, nire ustez exijentzia mailea oso altu daukie jarrita. Sarritan baztertzen dabez kantak mailea emoten ez dabelako eta hori ez da erraza’. Melodiari eta ahotsei garrantzi berezia emoten deutso Ehiztarik, gitarrak ahaztu barik. Halanda be, ‘diskoan garbiagoak emoten dogu, finagoak; zuzenekoetan, gogorragoak gara, bortitzagoak’, uste dau Asier Martinez bateriak.
Berbei jagokenez, danetariko gaiak jorratzen dabez, ‘batez be sentimentuek ...
Drive By Truckers, The (International) Noise Conspiracy eta Danko Jones, Bilbon
2006-04-07 00:00 Musikea
Bizkaie!
Bruce Springsteenek disko barria atarako dau apirilean
2006-03-31 00:00 Musikea
The Wild The Innocent & E Street Shuffle [1973]
Grettings From Asbury Park Nj [1973]
Born To Run [1975]
Darkness On The Edge Of Town [1978]
River [1980]
Nebraska [1982]
Born In The USA [1984]
Live 1975-1985 [1986]
Tunnel Of Love [1987]
Chimes Of Freedom [1988]
Plugged [1992]
Lucky Town [1992]
Human Touch [1992]
Greatest Hits [1995]
Ghost Of Tom Joad [1995]
Tracks [1998]
Before The Fame [1999]
Bruce Springsteen and The E Street Band: Live in New York City [2001 ...
Keuren laugarrena: ‘Heltzear diren egunak’
2006-03-31 00:00 Musikea
Kontzertuak
Hasita dagoz, daborduko, zuzenekoekaz. Lehenengoz lagun artean jo eben, Arantzan. Ostean, lehenengo agerraldi publikoa Durangoko Plateruena Kafe Antzokian egin eben pasa dan barikuan, Arima Beltza taldeagaz batera. Izan be, biran talde horregaz joko dabe. Aurrerantzean non egongo diran jakiteko, hona hemen:
Martiak 18: Ondarroako Kafe Antzokian (22:30)
Martiak 25:Lekeition (+Zea Mays + Deskontrol)
Martiak 31: Elgetan, Espaloia Kafe Antzokian (22:30)
Apirilak 6: Bilboko Kafe Antzokian (22:00)
Apirilak 28: Arrasaten
Etorkizunerako asmoak
Oraingoz, aurkezpen-kontzertuei ekingo deutse Keuk ...
Ehiztari, Potemkin edota Doctor Deseoren disko barriak, Oihukak udabarrian argitartuko dituan lanen artean
2006-03-24 00:00 Musikea
- Doctor Deseo taldearen 'Detrás de los espejos rotos' diskoa apirilaren 18an izango da kalean. 'Metamorfosis' (básicamente lento) disko dirdiratsu eta eraginkorraren ondoren, Doctor Deseo taldea bueltan dator bere hamargarren diskoagaz 20. urteurrena ospatzera.
Zuzenean jotako diskoa da, 2005eko urtarrilean grabau eben eta 'Metamorfosis' diskoa Bilboko Arriagan. Disko barria Iñaki Uohok grabau dau Muxikako bere estudioan. Soul ukutuak dauzen rock diskoa izango da eta testuak Francisen betiko lerrotik joango dira.
- Pin Pan Pun Band Auo abeslariak (Etsaiak) gidatzen dauen Pin Pan ...
‘Jainko hilen uhartean’, Su ta Garren hamaikagarrena laster
2006-03-24 00:00 Musikea
Jo ta Ke Ekoizpenak
Hamaikagarren diskoa kaleratzeko (estudioan grabautako zortzigarrena), Su Ta Garrek disketxe barria sortu dau: Jo ta Ke Ekoizpenak. Azken boladako krisi egoereari aurre egin guran, diskoa eurak zuzendu eta produziduko dabe. Ganera, manager lanak be eurak egingo dabez. Oro har, taldeak sortutako lanak bideratzeko sortutako disketxea da.
Kontzertuak
Disko barria plazaratu eta gitxira, kontzertuakaz hasiko dira. Lehenengoa Albaceten, apirilaren 28an. Ostean, Cuencan (maiatzak 19) eta Madrilen (maiatzak 20) izango dira.
Bizkaie!
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan