Acido C donostiarren zuzenekoek publikoa atrapau dabe

Bizkaie! 2008-03-25 10:31   Musikea

Funky, soul, disko house, acid jazz eta jantzarako musika baltza egiten dabe. Kontzertuei jagokenez, Donostiako Fnac aretoan izango dira martiaren 27an eta Bilbokoan 28an; gero, barriro joko dabe Donostian, Doka aretoan, apirilaren 12an.

Martiaren 16an, domekea, hainbat ikus-entzule hurreratu ziran Donostiako Egia auzoko Bukowski tabernara Acido C taldeak urian eskainitako lehenengo kontzertuaz gozetako.

Ikusmin handia sortu eban Acido C talde donostiarraren kontzertuak. Funky, soul, disko house, acid jazz eta jantzarako musika baltza egiten dabe. Zitea 20:15ean izan zan eta ordurako Bukowski ganezka egoan. Taula ganean, zortzi musikari. Taldeak laster atrapau eban publikoa eta, jantzarako doinuakaz, jaia eta algarea izan ziran nagusi.

Acido C taldeak bere bigarren diskoaren zuzenekoei gogor ekin deutso, 'Stereopropulsión' lehenengo diskoaren ostean.

Datozan kontzertuei jagokenez, Donostiako Fnac aretoan izango dira martiaren 27an eta Bilbokoan 28an; gero, barriro joko dabe Donostian, Doka aretoan, apirilaren 12an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu