Izarrak ugari Bakioko XX. Musika Astean
2006-07-11 02:00 MusikeaGaragarrilaren 14an hasi eta 18tik 21era eta 25etik 29ra bitartean egingo dan Bakioko Musika Astearen XX. edizinoaren harian, Bakioko Udalak eta Bakioko Abesbatzak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz, egitarau ederra preparau dabe.
The Original Blues Brothers Band taldeak Iruñean eta Zornotzan joko dau
2006-07-07 02:00 MusikeaThe Original Blues Brothers Band taldeak Euskal Herria bisitauko dau bere 25. urteurrena ospatzeko antolaturiko munduko birearen barruan; Iruñeako San Ferminen barruan, kontzertua eskainiko dabe garagarriaren 13an, eta Zornotzako jaietan be izango dira hilaren 16an.
Korrontzi taldeak Eurofolk Lehiaketearen finala jokatuko dau domekan Malagan
2006-07-06 02:00 MusikeaKorrontzi taldeak aurrera egin eban joan dan maiatzean Eurofolk Lehiaketearen finalerdietan, eta astegoien honetan Malagara joango da, Italia eta Portugalen sailkatutako taldeakaz batera lehiatzeko.
Getxoko XXX. Jazzaldiak 12.000 lagun inguru batu ditu
2006-07-06 02:00 MusikeaMusikaz beteriko bost egunen ondoren, Getxoko XXX. Europar Jazzaldia atzo amaitu zan. Garagarrilaren 1etik 5era, 12.000 bat lagunek gozau dabe 15 kontzertu eta bestelako ekitaldiakaz. Urtero legez, soinu europarrak, kalidadea eta aniztasuna izan dira ardatz nagusiak.
Alemaniako ‘Magnus Mehl Quintet’ taldea irabazle Getxoko Jazzaldian
2006-07-05 02:00 MusikeaBigarren saria eta Publikoaren Saria Jazz Kamikaze boskote danimarkarrak lortu dau. Bakarlariei jagokenez, epaimahaiak Brice Moscardini Magnus Mehl Quinteteko tronpeta-jolea saritu dau; publikoak, barriz, Marius Neset Jazz Kamikazeko saxofonistearen alde egin dau.
Berangon I. Musikaola Jardunaldiak Produkzino Musikalaren Prozesuaz
2006-07-05 02:00 MusikeaMusikaola Kultur Alkartearen ekinbidez, produkzino musikalaren prozesua sakon ezagutzea helburu daben jardunaldiak izango dira Berangon garagarrilaren 10etik 13ra.
‘Musika-Lur’ ikastaroetan ikasitakoak entzungai Gasteizen, Donostian eta Gernikan
2006-07-04 02:00 MusikeaMontajea garagarrilaren 17ra arte landuko dabe eta hilaren 18an aurkeztuko da Gasteizko Vital Kutxako Kultura Aretoan, 19an Donostiako Kutxakoan eta 20an Gernikako Lizeo Antzokian. Hiru kontzertuak arratsaldeko zortzietan hasiko dira eta sarrerea dobakoa izango da. Helburua publikoari ‘gaur eguneko musikea’ deritxana uste baino askoz erakargarriagoa izan daitekeela erakustea da.
XI. Euskal Herria Zuzenean
2006-06-30 02:00 MusikeaZuberoako Idauze-Mendiko zelaietan, musikea protagonista nagusia dala, XI. aldiz milaka lagun batzea da asmoa eta aurreko urteetako datuak gogoan hartuta, 20 bat mila lagun hurreratu daitekez aurten be gaur, bihar eta etzi (bagilaren 30etik garagarrilaren 2ra) EHZ jaialdira.
Jazzber: jazz musikea Bermeon
2006-06-29 02:00 MusikeaJazzBer jaialdiaren XV. edizinoak jazz musikaz jantziko dau Bermeo astegoienean. JizzJazz kultur taldeak sortutako jaialdia bagilaren 30ean eta garagarrilaren 1ean eta 2an izango da herri bizkaitarreko Nestor Basterretxea aretoan. Estilo askotako musikea entzungai egongo dan arren, jazz musikea nagusituko da, izan be, jardunaldien helburua musika-estilo hori sendotzea eta zabaltzea da.
Van Morrison Bilbon
2006-06-27 02:00 MusikeaVan Morrison musikari ezagunak kontzertu bi emon ditu aste honetan Bilboko Euskalduna Jauregian. Emonaldiak bagilaren 27an (20:00etan) eta 28an (21:00etan) izango dira. Oraindino badagoz sarrerak.
‘Banda de la María’ musika-taldeak irabazi dau Zornotzako Haizetara jaialdia
2006-06-26 02:00 MusikeaAndaluziarrek 9.000 euroko saria jaso dabe. Publikoaren saria, 4.000 euro, ‘Always Drinking Marching Band’ taldeak jaso dau. Ganera, jaialdian izandako 'Dixie Gang' talde portugaldarra ezagutu ostean, urtea amaitu baino lehenago barriro Zornotzara ekartea erabagi dau Udalak.
Les Extravagances Jaialdia Miarritzen
2006-06-26 02:00 MusikeaAurten, rock, reggae, salsa, folk zein beste estilo batzuetako musikak izango dira entzungai Les Extravagances jaialdiaren bigarren edizinoan Miarritzen. Garagarrilaren 28an eta 29an izango dira kontzertuak eta egun bietarako 12 artista eta talde desbardin dagoz iragarrita.
Axularren ‘Akelarrea’
2006-06-21 02:00 MusikeaAldaketez josita jatorku Axular Arizmendi ‘DJ Axular’: musika-estiloa, taldekide kopurua... Mutrikuarraren hirugarren lana 'Babel Musik' disketxearen eskutik jatorkun ‘Axular 3.0’ diskoa eta orain arteko estilo techo progresiboa atzean itxita, break dance estilora hurreratzen da erritmo elektronikoetan oinarrituta, ukitu etnikoakaz.
Salif Keita, Kepa Junkera, Hedningarna eta Enzo Avitabile dira Getxo Folk 2006 jaialdiko artista nagusiak
2006-06-21 02:00 MusikeaIrailaren 1etik 4ra bitartean, munduan zehar musikea ikusteko eta sentiduteko dituen moduen erakustoki izango da Getxo.
Hainbat ikuskizun ezagun izango dira Arriaga Antzokiaren bigarren denporaldian
2006-06-20 02:00 MusikeaCabaret musikala, Mayumana, Pablo Milanes, Raphael, Albert Pla eta Jorge Drexler izango dira, besteak beste, Arriaga Antzokiaren bigarren denporaldiko protagonista nagusiak. Danetara, 23 ikuskizun izango dira abuztutik abendura.
Berri Txarrak taldeak Rise Against taldeagaz batera bira egingo dau Europan zehar
2006-06-20 02:00 MusikeaA Wilhelm Scream talde amerikarrak osotuko dauen hiruko bira hau abuztuaren 28an abiatuko da eta danetara sei herrialdetan ibiliko dira (Alemania, Suitza, Belgika, Holanda, Frantzia eta Erresuma Batua).
Ezcarayko Nazinoarteko X. Jazz Festibalak musikaz jantziko dau herria
2006-06-19 02:00 MusikeaGaragarrilean, jazz musikeaz jantziko da Errioxako Ezcaray herria. Hamargarrenez, Nazinoarteko Jazz Festibala egingo dabe eta ‘The Raynald Colom Quintet’ edota ‘De Diego Brothers’ lako taldeak izango dira.
Kepa Junkerak irailaren 4an kaleratuko dau ‘Hiri’ diskoa
2006-06-16 02:00 MusikeaAzken hamar urteotan kanpoko disketxeakaz lan egin ostean, Kepa Junkerak Elkarregaz atarako dau ‘Hiri’ diskoa irailaren 4an. Kanta barriak Getxoko Folk Jaialdian aurkeztuko ditu zuzenean.
The Sinclairs taldeak 'Bilbo Hiria' pop rock lehiaketea ordezkatuko dau Italiako Let's Rock jaialdian
2006-06-16 02:00 MusikeaThe Sinclairs talde bizkaitarra izango da 'Bilbo Hiria' pop rock lehiaketearen ordezkaria Italiako Casale Monferrato urian egingo dan Let's Rock jaialdian
Sopuertako Mendebala Festibalak kartel parebakoa dakar aurten
2006-06-15 02:00 MusikeaFestibalaren bosgarren edizinoa aurkeztu barri dabe Bilbon. Musika tradizionalari bultzadatxua emon guran, bagilaren 30ean Euri ttanttak, Zura, Mal de Ojo eta Gose taldeak izango dira herri bizkaitarrean. Garagarrilaren 1ean, Xuacu Amieva, Carlos Núñez eta Lamatumbá.
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan