Standard eta Delorean taldeek Texas-ko South by Southwest jaialdian joko dabe

Bizkaie! 2008-02-29 14:17   Musikea

Musika alternatiboaren mundu mailako zita garrantzitsu horretan Standard getxotarrakaz eta Delorean zarauztarrakaz batera Dorian eta Love of Lesbian katalanak, Jet Lag madrildarrak, Mala Rodríguez andaluziarra eta Remate & Loco Band asturiarrak izango dira, munduko beste hainbat talderen artean.

Standard eta Delorean euskal taldeek South by Southwest jaialdian parte hartuko dabe martiaren 12tik 16ra Texasen (AEB). Musika alternatiboaren mundu mailako zita garrantzitsu horretan Standard getxotarrakaz eta Delorean zarauztarrakaz batera Dorian eta Love of Lesbian katalanak, Jet Lag madrildarrak, Mala Rodríguez andaluziarra eta Remate & Loco Band asturiarrak izango dira, munduko beste hainbat talderen artean.


Agendea

Martiaren 12a Jet Lagtaldearen eguna izango da. Egun berean, Mala Rodríguezek 14:30ean joko dau eta Dorianek24:00etan. Egunik garrantzitsuena eguena, martiak 13, izango da. Egun horretan, Dorian, Jet Lag, Love of Lesbian, Mala Rodríguez, Remate & Loco Band etaStandardizango dira 14:30ean hasita. Goizaldeko 1:00etan Mala Rodríguezek joko dau barriro.

Martiaren 14an, barikua, 22:00etanRemate & Loco Band taldeak joko dau. Eta amaitzeko, zapatuan, martiak 15, Standard taldeak (22:00etan) eta Love of Lesbian taldeak (goizaldeko 1:00etan) izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu