Bad Religion kaliforniarrek Barakaldon joko dabe bagilean

Bizkaie! 2008-03-11 11:03   Musikea

Greg Graffin abeslariak, Jay Bentley baju-jotzaileak, Brooks Wackerman bateriak eta Greg Hetson, Brian Baker eta Mr. Brett gitarristek osotutako taldeak Rockstar aretoan joko dau bagilaren 21ean, taldearen mundu mailako birearen barruan.

Bad Religion punk rocka egiten dauen talde kaliforniarrak Barakaldon, Rockstar aretoan joko dau bagilaren 21ean, taldearen mundu mailako birearen barruan.

'New maps of hell' hamalaugarren diskoa kaleratu eban Bad Religion taldeak pasa dan urtean. Greg Graffin abeslariak, Jay Bentley baju-jotzaileak, Brooks Wackerman bateriak eta Greg Hetson, Brian Baker eta Mr. Brett gitarristek osotutako taldeak Epitaph diskoetxeagaz plazaratu eben 16 kantaz osotutako diskoa.

Abestien edukiari jagokonez, ukutu politikoagaz datorren lana da honakoa. 'New Dark Ages' kanteak, berbarako, George Bushen 'inozokeria' kritiketan dau eta lan osoan salatzen dira AEBetan azken urteetan hartu diran erabagi administratiboak.

Japonian disko honen bersino berezia aurkeztu eben eta, bertan, 'Sorrow' eta 'God Song' kanten doinuak akustikoan eta japonieraz abestuta entzun daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu