Megadeth taldeak Bilbon joko dau zapatuan

Bizkaie! 2008-02-28 17:19   Musikea

Iparramerikarrek United Abominations izeneko lan barria aurkeztuko dabe Bizkaiko uriburuan. Kontzertu horretan Evile talde britainiarrak be parte hartuko dau.

Megadeth talde estadubatuarra United Abominations disko barria aurkezten dabil Europan zehar eta zapatuan, martiak 1, Bilbon izango da, Santana 27 Aretoan 21:45ean.

Iparramerikarrez gan, Evile britainiarrek be joko dabe, 20:45ean.

Megadeth taldearen hamaikagarren lana da United Abominations. Bertan, David Mustainek eta bere mutilek gogor kritiketan dabe Nazio Batuek egungo nazinoarteko gatazketan egiten daben beharra. Contdown to Extinction diskoa Rust in Peace laneko 80ko hamarkadako trash soinua eta soinu melodiko eta dotoreagoak bateratzen dituan lana da.

Dave Mustainek (ahotsa eta gitarrea) taldekide barriak izan zituan disko barriaren grabazinoan: Glen (gitarrea) eta Shawn Drover (bateria) anaiak eta James Lomenzo (bajua). Mustaine bera arduratu zan produkzinoaz, Jeff Balding lagunagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu