Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketea eguenean hasiko da
2008-03-03 13:46 MusikeaMartitik maiatzera bitartean, eguaztenero eta eguenero izango dira kontzertuak, danetara 48, Bilborock aretoan, 20:00etan, doban. Finalisten izenak bagilaren hasieran jakingo dira. Sariei jagokenez, lehiaketeak danetara 32.000 euro banatuko ditu, disko bi grabetako aukerea eskainiko dau eta, ganera, hainbat musika-tresna erregalauko ditu.
Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketan parte hartzeko izena emon daben 1.115 taldeetatik 48k joko dabe Bilborock aretoan martian, apirilean eta maiatzean.
Martiaren 6tik maiatzaren 29ra bitartean, aukeratutako talde horreek banan-banan joko dabe, eguaztenetan eta eguenetan, 20:00etan, doban. Pop-rock, metal eta joera barriko hiru talderik onenak finalean joko dabe, bagilaren 4an eta 5ean.
Sariei jagokenez, lehiaketeak danetara 32.000 euro banatuko ditu, disko bi grabetako aukerea eskainiko dau eta, ganera, hainbat musika-tresna erregalauko ditu. Ganera, irabazleek Bilboko Bilborock eta Santana aretoetan eta Gasteizko Azkena Rock Jaialdian joteko aukerea izango dabe.
Izena emon daben taldeen jatorriari jagokonez, 251 Euskal Herrikoak dira. Ganerakoen artean, Espainiako Estadutik aurkeztutako 872 taldeetatik 196 katalanak dira. Atzerritarrei jagokenez, 243 aurkeztu dira eta horreetatik 85 belgikarrak dira.
Bestalde, pop-rocka da estilo nagusia, izan be, lehiaketara aurkeztutako 1.115 maketen artean 844 (% 75,7) estilo horretakoak dira. Ganerakoak metal estilokoak edo estilo barriren batekoak dira.
Azkenik, lehiaketearen aurkezpen-prentsaurrekoan iragarritako moduan, aurten XX. edizinoa ospatzen dala aprobetxauta, antolatzaileek orain arteko irabazleen lan guztiak disko batean batu gura ditue, liburuxka bategaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!