Kupela erromeriak bizibarritzeko ekinean
2008-03-07 14:32 MusikeaPagotxa izeneko azken disko honetan, Anjel Larrañagak eta Xabier Zabalek egindako 14 kanta barri aurkezten dira. Extra moduan, Kupela kanta ezagunaren bersino remix jantzagarri bat dakar.
Epelde & Larrañagaizenpean hasi ziranetik, eskainitako ehunka zuzenekotan eta plazaratutako lau diskoetan grazia eta nortasun berezia erakusten jakin dau Kupelak euskal musika herrikoiari aire freskoa ekarriz. Oraingoan, Pagotxa izeneko diskoagaz jatorku, bosgarrena.
Bizia eta zuzena, pozez eta adierazkortasunez betea, Kupelaren musikari herri txikiaren gustua dario, bertsoa, trikia, erritmo jantzagarriak eta doinu erakargarriak buztartzen dituana nortasunez beteriko ahotsagaz batera.
Bestalde, irudi naturala dabe, artifiziorik bakoa eta, batez be, auzokoa eta hurrekoa. Kupelak sentiduten dauena sentiduten dauen moduan kantetan dau.
Pagotxa izeneko azken disko honetan, Anjel Larrañagak eta Xabier Zabalek egindako 14 kanta barri aurkezten dira. Extra moduan, Kupela kanta ezagunaren bersino remix jantzagarri bat dakar.
Diskografia
1999: Epelde eta Larrañaga: Elkarrenondoan (Elkar)
2001: Epelde eta Larrañaga: Noiz arte? (Elkar)
2004: Epelde eta Larrañaga: Agur (Elkar)
2006: Kupela: Gau giro (Elkar)
2008: Kupela: Pagotxa (Elkar)
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!