Bermeoko Nazinoarteko XXI. Musika Astea

Bizkaie! 2006-08-01 02:00   Musikea

Beste urte batez, Bermeoko Udalaren Kultura Sailak XXI. edizinoa beteten dauen Nazinoarteko Musika Astea antolatu dau. Abuztuaren 5era bitartean, jatorri desbardinetako taldeen kontzertuak egongo dira egunero.

Blind Guardian eta Megadeth, Gernikako Metalway jaialdiko izarrak

Bizkaie! 2006-07-28 02:00   Musikea

Gernika heavy musikaz jantziko da. Aurten, ganera, jaialdia Jerez de la Fronteran (Cádiz) be egingo da, aldi berean, garagarrilaren 28tik 30era bitartean. Blind Guardian eta Megadeth izango dira The Metalway Festival jaialdiko egitaraua osotuko daben talde nagusiak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Caetano Velosok zarratu dau Donostiako Jazzaldia

Bizkaie! 2006-07-27 02:00   Musikea

Donostiako Kursaal aretoan azken jazz doinuak entzun dira Caetano Velosoren eskutik. Bera izan da aurtengo Jazzaldiari amaierea emon deutson artistea.

Unamunotik Bilborockera

Bizkaie! 2006-07-27 02:00   Musikea

Euskal taldeei bultzadea emongo deutson plataforma bat izateko asmoagaz, orain arte Bilboko Aste Nagusian Unamuno plazan izaten ziran kontzertuak Bilborock Aretoan izango dira aurten.

Tirri Tarra taldeak Bilbon aurkeztuko dau disko barria

Bizkaie! 2006-07-20 02:00   Musikea

Datorren garagarrilaren 22an, musikazaleek hitzordua dabe Bilbon. Gaueko 10:30etatik aurrera, Uribitarteko Pasealekuan, Tirri Tarra talde sinfonikoak ‘Argi Beltz’ disko barria aurkeztuko dau, Donostiako Orfeoia eta Et Incarnatus ganbera-orkestra musika taldeen laguntzinoagaz.

Aste Nagusia’06: 350 ekitaldi eta 2’5 miloe euroko aurrekontua

Bizkaie! 2006-07-19 02:00   Musikea

Abuztuaren 19tik 27ra bitartean, aurtengo Aste Nagusiaren egitarauak 350 ekitaldi izango ditu, 13 eszenatoki aurreikusi dabez eta, danetara, 26 txosna izango dira.

Toots & the Maytals Bilbon

Gotzon Uribe 2006-07-18 02:00   Musikea

Toots & The Maytals-ek kontzertu bakarra eskaniko dau Eskal Herrian, garagarrilaren 19an, Bilboko Kafe Antzokian, gaueko 21:30etatik aurrera.

Bilbao Live Festival jaialdira 51 mila lagunetik gora batu dira

Bizkaie! 2006-07-17 02:00   Musikea

51.000 ikusletik gora joan dira Bilbao Live Festival jaialdira, garagarrilaren 13tik 15era bitartean Kobetamendiko zelaietan egindako lehen edizinora, Last Tour International kontzertu erraldoiaren antolatzailearen arabera.

Bilbao Live Festival jaialdiak 9.566 persona batu ditu lehen jardunaldian

Bizkaie! 2006-07-14 02:00   Musikea

Bilbao Live Festival musika jaialdiaren lehen jardunaldia jazoera larririk barik egin zan bart eta gaueko 23:00ak arte, danetara, 9.566 lagunen sarrerea zenbatu eben musika kontzertuen barrutian, jaialdiko arduradunek gaur jakinarazo dabenez.

Aurtengo Gorakada 9 kalean daborduko

Bizkaie! 2006-07-12 02:00   Musikea

Igazko etenaldiaren ondoren, Gor disketxearen 2006ko udako bildumea plazan dago, bederatzigarrena daborduko. Azken hilebeteotan argitaratutako diskoen errepasoa eta datorren denporaldian argitaratuko diranen aurrerapena dago diskoan. Horrezaz ganera, CDa gaur arte plazartu bako bideoklip bigaz osotzen da.

Izarrak ugari Bakioko XX. Musika Astean

Bizkaie! 2006-07-11 02:00   Musikea

Garagarrilaren 14an hasi eta 18tik 21era eta 25etik 29ra bitartean egingo dan Bakioko Musika Astearen XX. edizinoaren harian, Bakioko Udalak eta Bakioko Abesbatzak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz, egitarau ederra preparau dabe.

The Original Blues Brothers Band taldeak Iruñean eta Zornotzan joko dau

Bizkaie! 2006-07-07 02:00   Musikea

The Original Blues Brothers Band taldeak Euskal Herria bisitauko dau bere 25. urteurrena ospatzeko antolaturiko munduko birearen barruan; Iruñeako San Ferminen barruan, kontzertua eskainiko dabe garagarriaren 13an, eta Zornotzako jaietan be izango dira hilaren 16an.

Korrontzi taldeak Eurofolk Lehiaketearen finala jokatuko dau domekan Malagan

Bizkaie! 2006-07-06 02:00   Musikea

Korrontzi taldeak aurrera egin eban joan dan maiatzean Eurofolk Lehiaketearen finalerdietan, eta astegoien honetan Malagara joango da, Italia eta Portugalen sailkatutako taldeakaz batera lehiatzeko.

Getxoko XXX. Jazzaldiak 12.000 lagun inguru batu ditu

Bizkaie! 2006-07-06 02:00   Musikea

Musikaz beteriko bost egunen ondoren, Getxoko XXX. Europar Jazzaldia atzo amaitu zan. Garagarrilaren 1etik 5era, 12.000 bat lagunek gozau dabe 15 kontzertu eta bestelako ekitaldiakaz. Urtero legez, soinu europarrak, kalidadea eta aniztasuna izan dira ardatz nagusiak.

Alemaniako ‘Magnus Mehl Quintet’ taldea irabazle Getxoko Jazzaldian

Bizkaie! 2006-07-05 02:00   Musikea

Bigarren saria eta Publikoaren Saria Jazz Kamikaze boskote danimarkarrak lortu dau. Bakarlariei jagokenez, epaimahaiak Brice Moscardini Magnus Mehl Quinteteko tronpeta-jolea saritu dau; publikoak, barriz, Marius Neset Jazz Kamikazeko saxofonistearen alde egin dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Berangon I. Musikaola Jardunaldiak Produkzino Musikalaren Prozesuaz

Bizkaie! 2006-07-05 02:00   Musikea

Musikaola Kultur Alkartearen ekinbidez, produkzino musikalaren prozesua sakon ezagutzea helburu daben jardunaldiak izango dira Berangon garagarrilaren 10etik 13ra.

‘Musika-Lur’ ikastaroetan ikasitakoak entzungai Gasteizen, Donostian eta Gernikan

Bizkaie! 2006-07-04 02:00   Musikea

Montajea garagarrilaren 17ra arte landuko dabe eta hilaren 18an aurkeztuko da Gasteizko Vital Kutxako Kultura Aretoan, 19an Donostiako Kutxakoan eta 20an Gernikako Lizeo Antzokian. Hiru kontzertuak arratsaldeko zortzietan hasiko dira eta sarrerea dobakoa izango da. Helburua publikoari ‘gaur eguneko musikea’ deritxana uste baino askoz erakargarriagoa izan daitekeela erakustea da.

XI. Euskal Herria Zuzenean

Bizkaie! 2006-06-30 02:00   Musikea

Zuberoako Idauze-Mendiko zelaietan, musikea protagonista nagusia dala, XI. aldiz milaka lagun batzea da asmoa eta aurreko urteetako datuak gogoan hartuta, 20 bat mila lagun hurreratu daitekez aurten be gaur, bihar eta etzi (bagilaren 30etik garagarrilaren 2ra) EHZ jaialdira.

Jazzber: jazz musikea Bermeon

Bizkaie! 2006-06-29 02:00   Musikea

JazzBer jaialdiaren XV. edizinoak jazz musikaz jantziko dau Bermeo astegoienean. JizzJazz kultur taldeak sortutako jaialdia bagilaren 30ean eta garagarrilaren 1ean eta 2an izango da herri bizkaitarreko Nestor Basterretxea aretoan. Estilo askotako musikea entzungai egongo dan arren, jazz musikea nagusituko da, izan be, jardunaldien helburua musika-estilo hori sendotzea eta zabaltzea da.

Van Morrison Bilbon

Bizkaie! 2006-06-27 02:00   Musikea

Van Morrison musikari ezagunak kontzertu bi emon ditu aste honetan Bilboko Euskalduna Jauregian. Emonaldiak bagilaren 27an (20:00etan) eta 28an (21:00etan) izango dira. Oraindino badagoz sarrerak.