Ruper Ordorika: 'Hamar t´erdietan. 10.30 p.m.'

Bizkaie! 2008-04-10 15:35   Musikea

Zuzeneko bigarren diskoa aurkeztu dau gaur Ruper Ordorikak Bilboko Kafe Antzokian, 2006ko urriaren 26an eta 27an hamalau kanta grabau zituan areto berean, hain zuzen be.

Zuzeneko bigarren diskoa aurkeztu dau gaur Ruper Ordorikak Bilboko Kafe Antzokian, hamalau kanta grabau zituan areto berean, hain zuzen be. Diskoa irudiak batzen dituan DVD batez lagunduta jatorku eta 2006ko urriaren 26an eta 27an grabau zan, 22:30ean, autorearen esanetan 'Bilboko Kafe Antzokiko kontzertu danak gaueko hamarretan dira baina ez dira ordu horretan hasten, musikan ordu hori ez dalako existiduten'.

'Memoriaren mapa' diskoa preparetan ebilen sasoi berean egindako lana da aurkeztu barria. Ohiko moduan, 'Mugalaris' izeneko talde 'aldakorragaz, nire kantak mugaz bestalde eroaten dituan Gobernuz Kanpoko Erakunde antzeko taldeagaz' atara ditu. Oraingoan, honakoak izan dira 'mugalariak': Alberto de la Casa bajua; Nando de la Casa bateria eta ahotsak; Arkaitz Miner mandolinea, biolina eta gitarra akustikoak gehi ahotsak; Dani Perez, gitarra elektrikoa eta ahotsak; eta David Soler, pedal steel, samplerrak eta gitarrak. 'Taldeak zuzenekoa merezidu eban, oso argi ikusi neban hori', esan dau Ordorikak.

'Beti esan izan dot diskoak kontzertuakaz biribiltzen dirala baina zuzeneko diskoak salbuespenak dira, erabat biribilduta ailegetan diralako publikoaren eskuetara', esan dau musikariak.

Disko honek etapa baten amaierea dakarren galdereari baietz erantzun deutso Ordorikak. Halanda be, ez ditu ibilbideko kanta danak batu, 'kanta asko hainbat diskotan dagozalako eta aukeraketea egitea ezinbestekoa izan da, bestela larregi izango litzatekez'.


Diskografia

Hautsi da Anphora, 1980, Elkar
Ni ez naiz Noruegako errege, 1983, Elkar
Bihotzerreak, 1985, Elkar
H. Bengoa-Inventarium, B. Atxagarena. 1988, Elkar
Ez da posible, 1990, Gasa. Wea, Metak
Bilduma bat, 1992, Elkar
R. Ordorika & Mugalaris, 1992, Emak Bakia
Hiru Truku, R. Ordorika, J. Tapia, B. Martinez; 1994, Nuevos Medios
So´ik´so, 1995, Nuevos Medios
Hiru Truku 2, R. Ordorika, J. Tapia, B. Martinez; 1997, Nuevos Medios
Dabilen Harria, 1998, Nuevos Medios
Gaur, 2000, Esan Ozenki, zuzenean
Hurrengo Goizean, 2001, Metak
Ruper Ordorika, bildumea, 2002, Nuevos Medios
Kantuok jartzen ditut, 2003, Metak
Hiru Truku-Nafarroako kantu zaharrak, 2004, Metak
Memoriaren Mapan, 2006, Elkar
Hamar t´erdietan. 10.30 p.m., 2008, Elkar

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu