Fitoren 'Soy todo lo que me pasa' autobiografia-liburua argitaratu dabe

Bizkaie! 2008-04-18 11:09   Musikea

Fito Cabrales musikari bilbotarraren Soy todo lo que me pasa (Now Books) autobiografiako lehen lerroetan 'Fito naz. Txikia naz' esaldia irakur daiteke. Fito & Fitipaldis taldeko buruak bere bizitzako oroitzapenak kontau ditu lan horretan.

Fito Cabrales musikari bilbotarraren Soy todo lo que me pasa (Now Books) autobiografiako lehen lerroetan 'Fito naz. Txikia naz' esaldia irakur daiteke. Fito & Fitipaldis taldeko buruak bere bizitzako oroitzapenak kontau ditu lan horretan.

Xavi Teixidosek eta Mario Suarezek idatzi dabe liburua. Bertan, gai asko jorratu ditu abeslariak: umezaroa Bilbon, rock'n'roll musikeagazko zaletasuna, soldadutzan egindako urtea, 'Platero y Tú' taldean egon zaneko garaia, drogak, familia, Euskadi...

'Uste dot jazo jatan guztiaren ganean berba egin dodala eta, zeozer falta bada, ez da ostendu gura izan dodalako, memoria ezagaitik baino', esan dau Fitok. 'Ez daukat autortu ezin daitekean pekaturik, ez naz persona iluna; horregaitik, ez deust lotsarik emoten neure bizitzea kontetea', ganeratu dau.

Bilboko artisteak azaldu dauenez, ez dabil buru-belarri bere hurrengo diskoagaz lanean. Aste honeetan deskantsua hartu gura dau, seme biakaz egon gura dau 'abesti barriak agertu bitartean'. Izan be, ez da ahaztu behar igaz ia etenik barik ibili zala kontzertuak eskaintzen eta lan horregaitik 2007ko Bira Onenaren Musika Saria eskuratu barri dauela. Ganera, 'Por la boca vive el pez' azken diskoaren 300.000 ale baino gehiago saldu dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu