Elvisavuelo azpeitiarrak martxan barriro

Bizkaie! 2008-04-24 14:07   Musikea

Elvisavuelo taldeak kantu batzuk grabau ditu eta Myspacen entzuteko eta deskargetako aukerea dago.

2006ko udagoienean, Elvis Presley-ren zale azpeitiar batek musikari rockero batzuk batu zituan bere ilusinorik handiena aurrera eroateko: Elvis-en abestien bertsinoak abestea.

Abesti batzuk preparau eta gero, lehenengo kontzertua emon eben Xanadu (Azpeitia) aretoan eta arrakastea sekulakoa izan zan. Ordutik, hainbat kontzertu eskaini ditue joan diran leku guztietan edade guztietako jentearentzat giro jatorra sortuz. Kontzertu horreen artean nabarmentzekoa da 2007ko Saninaziyotan Azpeitiko plazan eskaini eben kontzertu ahaztezina, plaza guztia jentez ganezka egon zalarik.

Orain, barriz, lana sakondu eta diska bat grabau eta emonaldi dibertigarri eta berezia preparau dabe, taula gainean 9 musikari agertzen diralarik.

Talde desberdinetan (Jotakie, Piztiak, 12 tribu, Fundiziyue, Os gallardos, Estruktura, ...) ibilitako musikari honeek aurten be barriro gogoz datoz!!

Elvisavuelo taldeak kantu batzuk grabau ditu eta Myspacen entzuteko eta deskargetako aukerea dago. Helbidea: http://www.myspace.com/elvisavuelo


Datozen egunetan Elvisavuelo taldea zuzenean ikusteko aukerea egongo da. Hona hemen hitzorduak:

- Maiatzaren 31n, Azkoitiako plazan.
- Bagilaren 7an, Azpeitiko Sanjuandegi auzoan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu