Desoreka taldeak rock gogorraren bidean jarraitu dau ‘Funanbulista’ disko barrian
2008-04-29 18:27 MusikeaLezoarrek maiatzaren 8an aurkeztuko dabe, Donostiako Elkar aretoan, ‘Funanbulista izenburuko disko barria, lana kaleratuko dauen Oihuka diskoetxeko iturriek jakinarazo dabenez. Taldeak rock gogorraren bideari sendo heldu deutso eta disko trinkoago bat egin dau, indarrak eta sentimenduak buztartuz.
Desoreka talde lezoarrak maiatzaren 8an aurkeztuko dau, Donostiako Elkar aretoan, ‘Funanbulista izenburuko disko barria, lana kaleratuko dauen Oihuka diskoetxeko iturriek jakinarazo dabenez. Taldeak rock gogorraren bideari sendo heldu deutso eta disko trinkoago bat egin dau, indarrak eta sentimenduak buztartuz.
Desoreka taldeak sortutako abestiez gan, Negu Gorriak taldearen ‘Itxoite’" abestiaren moldaketa bat be batu dabe diskoan. ‘Orokorrean disko landuago eta personalago baten aurrean gagozala baiezta daiteke’, ziurtatu dau Oihukak.
Lezon 2000. urtean sortutako taldea da Desoreka. Iker Alzola eta Ibon Salaberria (gitarrak), Asier Suspe (baxua) eta Iker Martix (bateria) alkartu ziran orduan proiektu barri bat sortzeko, eta beranduago Urko Txitu (ahotsa) alkartu jaken.
Aurretik beste esperientzia batzuetatik datoz eta eraginak oso zabalak dira. Esangura horretan, musika mueta zehatz batetik baino askotatik edaten dauen taldea da Desoreka. 2005eko zemendian argitaratu eben euren lehenengo lan luzea: ‘Desoreka’. Lehenengo disko horretan, metal eta rock gogorra, 1970eko hamarkadako erritmo funky-akaz buztartzen dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!