Fermin Muguruzak Jesus Garayren azkeneko lanerako soinu-bandea sortu dau

Bizkaie! 2008-04-11 14:24   Musikea

Fermin Muguruzak Jesus Garayren ‘Mirant al cel’ dokumentalerako musikea sortu dau. Bartzelonako uriak 1938ko martiaren 16tik 18ra bitartera sufridutako bonbardaketen historia kontetan dau dokumentalak.

Fermin Muguruzak Jesus Garayren ‘Mirant al cel’ dokumentalerako musikea sortu dau. Bartzelonako uriak 1938ko martiaren 16tik 18ra bitartera sufridutako bonbardaketen historia kontetan dau dokumentalak.

Hogeita lau kantu sortu ditu Muguruzak soinu-banda honetarako, horreen artean, ‘El Carmel’, ‘Toulouse, beti Toulouse’, ‘Drama & Bass’, ‘Gernika dubstep’, ‘Denbora eta lurra’, ‘Roma-Barcelona’, ‘Justizia eta memoria’, ‘Hau dena’ eta ‘Perill de bombardeig’.

Bestalde, Kaki Arkarazo izan da lan honetan soinu injinerua eta beste hainbat artistek be hartu dabe parte, besteak beste, Mikel Azpiroz, Eric Herrera, Rob Smith, Gorka Benitez, Karlos Osinaga eta Rodleen G. musikariek. Dokumentalean Paolo Ferrari, Gabriela Flores, Manel Bronchud, Albert Prat eta Alessandro Morelli dira protagonista. Gainera, Rosa Novellek eta Juan Goytisolok be parte hartu dabe.

Gerra Zibilean Bartzelona defendidu eben bateria antiaereo nagusiak Carmel inguruan topau zituela jakin ebanean otu jakon Jesus Garayri filma egitea. Dokumentala eta fikzinoa nahastau ditu pelikulan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu