Samar: erritmoetan oinarritutako musikea
2008-04-17 15:39 MusikeaOrain dala bost urte sortutako taldea da Samar eta 'Ramas' izeneko lehenengo diskoa kaleratu barri dabe. Oinarrian australiar aborigenen didjeridoo musika-tresna berezia hartuta eta beste hainbat musika-tresna bereziren soinuak nahastauta, inprobisazinoaren eta ondo landutako soinuen erdibideko lanak batu ditue.
Orain dala bost urte sortutako taldea da Samar eta 'Ramas' izeneko lehenengo diskoa kaleratu barri dabe. Oinarrian australiar aborigenen didjeridoo musika-tresna berezia hartuta eta beste hainbat musika-tresna bereziren soinuak nahastauta, inprobisazinoaren eta ondo landutako soinuen erdibideko lanak batu ditue. Tartean, soinua ataraten dauen edozer be entzun daiteke, jostailuak, latak... 'azken batean, gure furgonetan bietan sartzen dan guztia erabilten dogu kontzertuetan'. Kanta danak instrumentalak dira, 'ez dogulako ahotsa sartzeko beharrizanik ikusi, lan hori, zeozelan, didjeridoo-ak egiten dauelako'.
Taldekideak Iban Nikolai (didgeridoo-a), Pascal Gaigne (gitarra elektrikoa, ud-a, berinbaoa eta vocoder-a), Javier Area (bateria, gonga, darbuka eta d´jenbe-a), Ritxi Salaberria (bajua) eta Iker telleria (perkusinoa, panderoa, darbuka, pailak eta bateria) dira. 'Lagunak gara eta musikea egiteko alkartu gara, helburu komertzialik barik. Proposamen barria da, desbardina, kalidadeko musikariakaz egindakoa eta jenteari pentsarazo gura deutsagu musika komertzialez gan beste hainbat estilo be badagozala', azaldu dau Nikolaik. Erritmoa da euren ardatza, erritmo desbardinei soinuak ganeratuta lortzen dabe azken emoitza. Erabilitako musika-tresna batzuk be bereziak dira, harriz zein egurrez eginikoak. Bateria bi erabilten ditue, 'besterik barik, hori otu jakulako eta ez dogulako ezagutzen talderik inoiz hori egin dauenik', azaldu dau Areak.
'Zabalik gagoz gauza barrietara, inprobisazinoari ateak zabaltzen deutsaguz, ez daukagu mugarik, bakotxak gura dauena joten dau', azaldu dau Gaignek. Hori da Samar taldearen filosofia. Anabasa horretan, erritmoa oinarri eta didjeridoo-aren soinuagaz, jazz, tecno, bossa nova... Danetariko estiloak jorratzen ditue 'baina ez estilo horreen parametro zorrotzen barruan, gure airera baino'.
Kontzertuak
'Zuzenekoetan dago taldearen giltza', dinoe taldekideek. Holan ba, honezkero baditue kontzertu batzuk berbatuta: maiatzaren 9an Donostiako FNAC dendan; maiatzaren 16an Bilbokoan; maiatzaren 28an Bilboko Kafe Antzokian; eta maiatzaren 30ean Gasteizko Azkena aretoan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!