Kalte bizkaitarrak melodia berreskuratu guran datoz

Bizkaie! 2008-04-23 12:49   Musikea

Kalte orain dala zortzi urte sortu zan Usansolon. Gero, 2002an, 'Tortura' izeneko maketea kaleratu eben. Ordutik hona, taldekideen esanetan, bidea ez da erraza izan, 'aldaketak egon dira formazinoan eta estiloan'. Horretan oinarrituta dago Bilbon aurkeztu barri daben diskoaren izenburua: 'Larrosarik gabeko bidea'.

Kalte orain dala zortzi urte sortu zan Usansolon. Gero, 2002an, 'Tortura' izeneko maketea kaleratu eben. Ordutik hona, taldekideen esanetan, bidea ez da erraza izan, 'aldaketak egon dira formazinoan eta estiloan'. Horretan oinarrituta dago Bilbon aurkeztu barri daben diskoaren izenburua: 'Larrosarik gabeko bidea'.

Gitarra sendo, lodi eta mardulek erakusten dabe taldearen nortasuna ahots melodiko eta garbiagaz batera. 'Kalte taldearen indarra eta kemena melodietan dago', dino Ritxi Aizpuru Baga-biga diskoetxeko ordezkariak. Latzen eta Metallica taldeak dira euren inspirazino-iturri, heavya eta metala, baina 'eragin horreek izan arren, taldeak izugarrizko nortasuna dauka', Aizpururen esanetan. Behin baino gehiagotan azpimarratu dabe melodiei emondako garrantzia: 'dana dala, talde barruan eragin oso desbardinak dagoz eta orekea lortzea gatxa izaten da, kanta indartsuen eta melodikoen arteko orekea', dinoe Alex, Expo, Igor eta Imanol taldekideek.

Aurkezpenean, emonaldi akustikoa eskaini dabe eta soinu lasaiak izan dira nagusi, ahotsa eta gitarrak. 'Ez dago estridentziarik, oso lasai entzuten dan diskoa da'. Letrei jagokenez, maitasunak tarte berezia dauka baina danetariko gaiak jorratzen ditue.

'Larrosik gabeko bidea' Bilboko Baga-Biga estudioan grabau zan 2007ko abuztuan eta irailean, Kike Mora teknikariaren eskutik. Masterizazinoa Cesar Ibarretxek egin dau Donostian, Elkar estudioan. Musika-produkzinoa Kalte taldeak, Beñat Agirrek eta Kike Morak egin dabe.


Kontzertuak

Bariku honetan bertan, apirilak 25, Santutxun izango dira. Gero, maiatzaren 9an euren herrian joko dabe eta 30ean Zornotzan. Data gehiago be baditue baina oraindino zehaztu barik dagoz asko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu