Oskorrik 'Disko gogorrean galdu eta aurkituriko CDa' kaleratu dau

Bizkaie! 2008-04-25 10:30   Musikea

Orain dala hamabi urte, Oskorri taldeak 'The Pub Ibiltaria' abenturea jarri eban martxan. Oskorriko taldekideez gan, edozien musika-tresna jo edota kantau egiten eban publikoa da ekimen honetako protagonista nagusia. Ekimenaren 12. alea aurkeztu barri dabe, azken aurrekoa, 13 aleko bildumea izango baita.

Orain dala hamabi urte, Oskorri taldeak 'The Pub Ibiltaria' abenturea jarri eban martxan. Oskorriko taldekideez gan, edozien musika-tresna jo edota kantau egiten eban publikoa da ekimen honetako protagonista nagusia. Ekimenaren 12. alea aurkeztu barri dabe, azken aurrekoa, 13 aleko bildumea izango baita.

'Kontzertu demokratikoen' funtzino nagusiak honako honeek dira: musika-tresnaren bat joten dakien edota ikasten dabilenak abileziak praktikan jarteko aukerea izatea; kantetea gustetan jakonak errepertorioa zabaldu ahal izatea; euskerea ikasten dabilenak berbakerea aberastu ahal izatea kanten testuei esker; eta, azkenik, gure kantutegiko hainbat kanta, letra eta partitura berreskuratzea.

Urtero, Santo Tomas egunean egin izan dira kontzertuok eta bertan grabautakoak hilabete batzuk geroago ikusten eban argia, CD bikotxeko formatuan, batean kontzertua eta bestean Oskorrik estudioan grabautako play back dalakoa. 'The Pub Ibiltaria XII' 2007ko abenduaren 21ean grabau zan Bilboko Pio Baroja plazan eta, jakingo dozuen moduan Bizkaiek horren barri emon ebalako, arazo teknikoak izan ziran eta grabautakoa galdu egingo zala pentsau zan. Halanda be, lan hori berreskuratzea lortu eben eta, hortik, izenburu berezia: 'Disko gogorrean galdu eta aurkituriko CDa'.

'Peru gurea Londresen', 'Salbatore gora da', Prima eddera' edota 'Basoilariak' kantak entzun daitekez diskoan, danetara hamazazpi.

Hamabigarren ale hau ibilbidearen azken aurrekoa da, aurtengo Santo Tomas egunean grabautako lanak emongo deutso-eta amaierea ekimenari.

'The Pub Ibiltaria XII' aurkezteko kontzertuak

Maiatzak 8: Berriatua
Maiatzak 9: Maruri
Maiatzak 15: Donostia
Maiatzak 25: Zarautz
Bagilak 1: Villabona
Bagilak 7: Legutiano

Oskorri taldearen hurrengo kontzertuak

Apirilak 26: Baigorri
Maiatzak 1: Xábia
Maiatzak 3: Sopelana
Maiatzak 10: Erandio
Maiatzak 16: Ermua
Maiatzak 17: Berriozar
Maiatzak 18: Ortuella
Maiatzak 19: Gasteiz
Maiatzak 23: Estella
Maiatzak 24: Aranjuez
Maiatzak 30: Legazpi
Maiatzak 31: Azpeitia
Bagilak 7: Zizur

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu