Doktor Do Re Mi DVDan
2006-09-07 02:00 MusikeaPentagramon galaxiatik heldu diren ‘Doktor Do Re Mi’ zientzilari handiak eta honen laguntzaile ‘Hankoker’ek (Kukubiltxo teatro taldeko aktoreek) Oskorrion planetatik datorren musikari talde bategaz bat egin (Oskorri musika taldeagaz) eta biaje bat antolatuko dabe alkarregaz Euskal Herrira, asmau dabezan kanta barriak hemengo umeekaz, zuzeneko kontzertu batean kantau ahal izateko.
Astelehenean ikusiko dau argia Fitoren disko barriak
2006-09-06 02:00 MusikeaFito Cabrales indarrez beteta jatorku eta horren erakusle da datorren astelehenean, irailak 11, aurkeztuko dauen lan barria: Por la boca vive el pez.
Orain arteko jentetsuena izan da aurtengo Getxo Folk jaialdia
2006-09-06 02:00 MusikeaGetxoko Folk jaialdiaren XXII. edizinoan, danetara, 55.000 lagun izan dira Erromo eta Areetako 12 kontzertuetan eta kulturen arteko hartu-emonak sustatzeko antolatutako Munduko Terrazan, Munduko Azokan zein Bidezko Azokan.
Agendak eta kaleak ganezka jarriko ditu Musikalek
2006-09-06 02:00 MusikeaBasauri, Erandio, Leioa, Ermua, Zornotza eta Sestao musikaz jantziko dira irailaren 15, 16 eta 17an Musikale jaialdiari esker. Nazinoarteko Kaleko Musikarien VI. Topaketatan 8 herrialde desbardinetatik etorritako hainbat taldek hartuko dabe parte.
Jentetza handia Azkena rock jaialdian
2006-09-04 02:00 MusikeaAzkena rock jaialdiko hirugarren eta azken jardunaldiak 19.546 lagun batu ebazan Mendizabalan, Gasteizen. Jaialdiko bosgarren urteurrenean, jaialdiak egun bateko asistentzia errekorra lortu eban (igazko zapatuko 15.587 lagunetan egoan egoan orain artekoa). Horrezaz ganera, egun danetako ikus-entzuleen kopurua be gainditu egin dau (igazko 32.104 lagunetan ezarrita egoan).
Muse taldeak urriaren 24an joko dau Barakaldoko Bizkaia Arenan
2006-08-31 02:00 MusikeaBarakaldon aurkeztuko dabe aurten Atlantic disketxeagaz ataratako 'Black Holes And Revelations' lana, Europan pasa dan garagarrilean argitaratutako diskoa. Frantzia eta New York artean grabautako diskoa da eta aurreko lanek baino funk doinu gehiago ditu.
Azkenaren hasierea
2006-08-31 02:00 MusikeaAzkena, Euskal Herriko rock jaialdirik garrantzitsuenetarikoa gaur, abuztuak 31, hasiko da Gasteizen. Datozen hiru egunetan, besteak beste, Iggy & The Stooges, New York Dolls, Pearl Jam eta Berri Txarrak lako taldeak agertuko dira taula gainean.
Leioa, Basauri, Erandio eta Sestaon 154 kale-musikarigaz egingo da Musikale irailaren 15etik 17ra
2006-08-28 02:00 MusikeaLeioa, Basauri, Erandio eta Sestao udalerri bizkaitarrek irailaren 15 eta 17ko astegoienean hartuko dabe Kaleko Musikarien Nazinoarteko VI. Topaketea, 'Musikale' bezela ezagutzen dana, eta danetara 12 konpainia desbardinetako 154 kale-musikarik hartuko dabe parte aurten.
Euskadiko Orkestreak 94 musikari izango ditu udagoienean
2006-08-24 02:00 MusikeaBost plaza barriren lehiaketeagaz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere musikari zerrendea handituko dau aurtengo udagoienean.
Sagarroi taldeak Japoniara eroango ditu reggae, cumbia eta ska doinuak
2006-08-23 02:00 MusikeaSagarroi talde euskaldunak lau kontzertuko bira bat hasiko dau Japonian datorren asteko eguaztenean, hilaren 30ean; taldearen azken diska, 'Toulouse' izenburukoa eta reggae, cumbia eta ska doinuez beterikoa erakutsiko deutse japoniarrei.
Euskeraz egindako ‘Bilbainadak’ plazan
2006-08-23 02:00 MusikeaAbuztuaren 25ean aurkeztuko da diskoa Bilbainaden XVIII Lehiaketako irabazleen sari banaketa ekitaldian eta danetara 500 kopia argitaratuko dira.
Getxoko XI. Folk Jaialdiak munduko doinuak izango ditu protagonista irailaren 1etik 4ra
2006-08-23 02:00 MusikeaGetxoko Nazinoarteko Folk Jaialdiaren XI. edizinoan Salif Keita, Kepa Junkera, Hedningarna eta Enzo Avitabile i Bottari izango dira kontzertu nagusietan baina beste zortzi talde jardungo dira, irailaren 1etik 4era bitartean.
Urgabe grabazino lanetan buru-belarri
2006-08-22 02:00 MusikeaLan barri honek, Urgaberen azken diskoak hartu eban bidetik jarraituko dau estiloari jagokonez, gitarrei presentzia handia emonaz eta ahots sendo eta melodiko bategaz.
Gose arrasatearren arrakastea
2006-08-21 02:00 MusikeaArrasateko Gose taldeak Bartzelona urian hiru kontzertu eskaini ditu abuztuaren 15, 16 eta 17an, eta atara daitekeen ondorio bakarra berba batek adierazoten dau: arrakastea.
Irailaren 4an, Getxoko Folk Jaialdian aurkeztuko dau Kepa Junkerak 'Hiri' diskoa
2006-08-21 02:00 MusikeaMusikari bilbotar honen lanetan arrunta dan legez, kolaboratzaile multzo handia topauko dogu disko honetan be. Munduko herrialde desbardinetatik etorri diran kolaboratzaile horreek kutsu berezia emongo deutse hemendik gitxira aurkeztuko dan lan barri horri.
Atzerriko doinuak euskal aretoetan
2006-08-18 02:00 Musikea‘Noise On Tour Promotions’ musika enpreseak abuztuan, irailean, urrian eta azaroan euskal musika aretoetara 15 rock talde ekarriko ditu, Mother Superior, Gallon Drunk eta The Dexateens, besteak beste.
Bob Dylanek abuztuaren 29an kaleratuko dau lan barria
2006-08-16 02:00 MusikeaBost urtez grabazino estudioetatik urrun ibili ostean, Bob Dylan musikari estadubatuarrak hamar kanta barri batzen dituan ‘Modern Times’ disko barria kaleratuko dau.
1941eko maiatzaren 24an Duluthen (Minnesota, AEB) jaio zan artisteak argitaratuko dauen 44. diskoa izango da, 1962. urtean lehenengoa atara ebanetik.
Barricadaren taupadak eta haginkadak
2006-08-11 02:00 MusikeaBarricada rock talde nafarrak 'Mordiscos' lana kaleratu dau, zezeilaren 24an Gayarre Antzokian (Iruña) eskainitako kontzertuan grabautako kantak batzen dituan diskoa. Bertan, betiko kanten bersino akustikoak agertzen dira, CD eta DVD formatuetan.
'Musika kosmikoa' Sodupen
2006-08-10 02:00 MusikeaSodupek euskal musikearen erakusketa bat eskainiko dau abuztuaren 10etik 12ra bitartean, 'San Lorentzoren malkoak' gertakari astronomikoagaz bat eginez. Tapia eta Leturia, Iñoren Ero Ni, Sagarroi, Makala eta Ruper Ordorika izango dira.
Alex Ubagok hirugarren lana kaleratuko dau irailean
2006-08-09 02:00 MusikeaAzken hiru urteotan lanik kaleratu barik egon ostean, Alex Ubago abeslari eta konpositoreak disko barria kaleratuko dau irailaren 25ean, Aviones de cristal izenburupean.
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan