Amaia Zubiriak 'Nabil' izeneko diskoa plazaratu dau
2008-02-08 11:04 MusikeaKantaria barriro be estudioan sartu da disko barri bat grabetako. Elkar diskoetxearen eskutik eta Pascal Gaigneren produkzino artistikoaren laguntzinoagaz, Zubiriak 'tradizinoan oinarritutako lan eder, emonkor eta eskuzabala' kaleratu dau.
Amaia Zubiria barriro be estudioan sartu da disko barri bat grabetako. Elkar diskoetxearen eskutik eta Pascal Gaigneren produkzino artistikoaren laguntzinoagaz, Nabil izenburupean, 'tradizinoan oinarritutako lan eder, emonkor eta eskuzabala kaleratu dau'.
Zubiria euskal kantagintzako sentikortasunik handieneko ahotsaren jaube da. Magia handiz kantetan dau eta entzuleak atrapauta geratzen dira kantariaren ahotsagaz.
Disko barri honek, iturri zaharrari darion ur beti barri eta freskoaren modura, errepertorio klasikoa lantzen dau, batez be Iparraldeko tradizinoa ekarriz (Maitia nun zira, Amodioa zoin den zoroa, Ura isuririk, Goizean argi hastean, Nik badut maiteño bat, Kalla kantuz, Adios izar ederra, Prima ejerra...) eta, tartean, bat edo bat hegoaldetik (Donostiako hiru damatxo, Ama ezkondu ezkondu...). Ganera, historikoak izan diren bi emakume kantariren kantu zoragarri pare bat be badagoz: Lurdes Iriondoren 'Hala Ere' eta Estitxuren 'Ave Maria'.
Diskografia
1977-Haizea: Haizea.
1979-Haizea: Hontz gaua.
1986-Amaia Zubiria & Pascal Gaigne: Kolorez eta ametsez.
1985-Amaia Zubiria & Pascal Gaigne: Egun argi hartan.
1990-Amaia Zubiria & Pascal Gaigne: Hamar urte zineman.
1991-Amaia Zubiria & Txomin Artola: Folk lore sorta I.
1992-Amaia Zubiria & Txomin Artola: Folk lore sorta II.
1993-Amaia Zubiria & Txomin Artola: Folk lore sorta III.
1998-Amaia Zubiria: Ho pitxu ho.
1995-Amaia Zubiria: Amonaren mengantza. 1998-Amaia Zubiria: Mami xuri.
2002-Amaia Zubiria: Haatik.
2008-Amaia Zubiria: Nabil.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!