Zia taldeak 'Despierta' izeneko diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2008-02-04 18:29   Musikea

Taldea madrildarraren lehenengo diskoa aurkezteko, aurkezpen birearen barruan hiru kontzertu eskainiko ditue Euskal Herrian datozan egunotan. Zezeilaren 8an Donostiako Doka aretoan izango dira eta hurrengo egunean Durangoko Plateruena Kafe Antzokian; hilaren 15ean Gasteizko People areetoan joko dabe.

Rodrigo Llamazares (ahotsa eta gitarrak), Miguel Lancha 'Flecha' (baxua) eta Roberto Lozano 'Loza' (bateria) taldekideek osotzen dabe Zia. Zuzeneko bikainek eta euren 'my space' webgunean izandako bisita kopuruak emon deutso arrakastea talde madrildarrari.

Hiru musikariek esperientzia zabala dabe musikearen munduan, besteak beste Super Skunk, Sobrinus, Vacazul, Sex Museum, Deluxe edo Los Coronas taldeetan ibilitakoak diralako, poparen eta rockaren inguruan.

Led Zeppelin, Pearl Jam, The Police, Red Hot Chilli Peppers, U2 edo Audioslave lako taldeen musikea estiloa jarraitu arren, soinu propioa lortu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu