REM eta Lenny Kravitz be Bilbao BBK Live jaialdian izango dira

Bizkaie! 2008-02-15 15:01   Musikea

Antolatzaileek pasa dan abenduaren 20an jarri zituen salgai hiru egunetarako 2000 bonoak 130 euroan eta oraindino badago sarrerak eskuratzerik.

Last Tour Internationalek, BBK-k eta Bilboko Udalak gaur, hilak 15, aurkeztu dabe Madrilen 2008ko Bilbao BBK Live Jaialdia. Aurten, garagarrilaren 4, 5 eta 6an izango dira kontzertuak Kobetamendin eta honezkero badakigu Police taldeagaz batera, REM eta Lenny Kravitz izango dirala izar nagusiak.

Edozelan be, The Charlatans, Morcheeba, The Gift eta The Wombats taldeak be Kobetamendin izango dira aurtengo garagarrilean.

Antolatzaileek pasa dan abenduaren 20an jarri zituen salgai hiru egunetarako 2000 bonoak 165 euroan eta egun bakarrerako sarrerak 72 euroan eta oraindino badago sarrerak eskuratzerik. The Police taldearen kontzerturako (Garagarrilak 4) erdiak baino gehiago saldu dira honezkero.

Beste alde batetik, gaur jarri ditue salgai garagarrilaren 5eko kontzertuetarako sarrerak eta 6rako kontzertuetarako, barriz, etorriko diran taldeak baieztatu arte itxaron beharko da sarrerak eskuratzeko.

The Police taldea oraintsu hasi da munduan zehar kontzertuak emoten 20 bat urte isilik egon ostean. Igaz, Bartzelonan emon eben kontzertua eta salgai jarri zituen 55.000 sarrerak 8 ordutan agortu ziran.

REM taldeak, barriz, datorren apirilaren 1ean argitaratuko dan ‘Accelerate’ disko barria aurkeztuko dau Bilbon. Adituek dinoen legez, errepertorio gordina, gitarra doinuez josita ekarriko dau Michael Stiperen taldeak.

Lenny Kravitzek be, lau urteko etenaren ondoren, oraintsu atara dau disko barria, ‘It’s time for a love revolution’, aurrekoak baino sano elektronikoagoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu