Kiss eta Judas Priest taldeak Bilbon izango dira

Bizkaie! 2008-02-12 13:31   Musikea

Musika jaialdi barri bat ospatuko da Bilbon bagilaren 20an eta 21ean: Kobetasonik. Jaialdia Kobetamendin egingo da, urtero BBK Live egin dan leku berean. Egitarauan zazpi edo zortzi talde izango dira, aitatutakoak tartean. Sarrerak zezeilaren 18an jarriko ditue salgai eta 100 euroko bonoen eskaintza mugatua izango da martiaren 10era arte.

Musika jaialdi barri bat ospatuko da Bilbon bagilaren 20an eta 21ean: Kobetasonik. Jaialdiko egitarauaren buruak Kiss eta Judas Priest taldeak izango dira, antolakuntzak jakinarazo dauenez.

Kobetasonik jaialdia Kobetamendin egingo da, urtero BBK Live egin dan leku berean. Egitarauan zazpi edo zortzi talde izango dira. Sarrerak zezeilaren 18an jarriko ditue salgai eta 100 euroko bonoen eskaintza mugatua izango da martiaren 10era arte. BBKren orotarako kutxazainetan, www.bbk.es webgunean, 944 310 310 telefonoan, www.ticktackticket.com webgunean, 902 15 00 25 telefonoan, FNACen eta Carrefour-en erosi al izango dira sarrerak.


Kiss eta Judas Priest

Kiss eta Judas Priest rock eta heavy metalaren talderik garrantzitsuenetako bi dira.

Kiss 1970eko hamarkadan hasi zan, Paul Stanley eta Gene Simmons taldekideek Wickes Lester taldea ixtea erabagi ebenean proiektu musikal barri bat abian jarteko. Euren kantak zuzenak eta rockeroak dira. Arpegiko makillajea taldearen ezaugarri nagusietakoa da.

Judas Priest heavy metalaren aitzindarietako bat da. Erronka barria dabe orain euren ibilbide luzean: Nostradamus iragarleari eskainitako lehenengo disko kontzeptuala. Horregaz ekingo deutse barriro bideari eta euren betiko kantakaz batera aurkeztuko dabe Bilbon.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu