Tomas Deunaren eguneko The Pub Ibiltariaren grabazinoa barreskuratu dabe

Bizkaie! 2008-01-31 10:46   Musikea

Igazko Tomas Deunaren egunean, zuzenean grabau beharreko 'The Pub Ibiltaria' Bildumako 12. CDa, kontzertuan izandako indar elektriko mozketa batzuk zirala-eta hondatu egin zan. Halanda be, 'zorionez, berreskuratu egin ahal izan da'.

Igazko Tomas Deunaren egunean, zuzenean grabau beharreko 'The Pub Ibiltaria' Bildumako 12. CDa kontzertuan izandako indar elektriko mozketa batzuk zirala-eta hondatu egin zan.

Grabazinoaren arduradunek jakinarazo daben legez, 'ekipo guztiak IruñeAra bialdu ziran, etxe espezializau batera, grabazinoa salbetako esperantzak oso murritzak izan arren. Han, disko gogorretan agertzen zan datu anabasa berreskuratzen eta ordenetan ibili dira orain arte eta, azkenean, deskalabru horretatik kontzertu osoa salbetea lortu dabe, zorionez, oso-osorik agertu baita'.

Orain arteko hamaika urteetan ez jake sekula arazorik jazo. 'Aurten be izugarrizko giroagaz egin zan kontzertua, jentetza ikaragarria batu zan musikaz gozetako eta jaialdi bikaina atara zan, berreskuratu dan grabazinoan entzuten dan moduan'.

Datorren astean estudioan datuak ordenadorean sartuko ditue, nahasketa prozesuari ekiteko. 'The Pub Ibiltariaren 12. CDa apirilean plazaratzea da asmoa'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu