Bilboko Waldheim taldeak lehenengo diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2008-02-20 13:59   Musikea

Bilbotik urten eta mundura zabaldu guran, Waldheim taldeak lehenengo diskoa kaleratu dau: 'Fight against time'. Kanta danak dagoz ingelesez, aitatutako helburu horregaitik, 'ez dogulako gura hemen geratu, kanpoan jo gura dogulako eta ingelesa gaztelania edota euskerea baino hizkuntza internazionalagoa dalako'.

Bilbotik urten eta mundura zabaldu guran, Waldheim taldeak lehenengo diskoa kaleratu dau: 'Fight against time'. Kanta danak dagoz ingelesez, aitatutako helburu horregaitik, 'ez dogulako gura hemen geratu, kanpoan jo gura dogulako eta ingelesa gaztelania edota euskerea baino hizkuntza internazionalagoa dalako', azaldu dabe taldekideek.

Bilboko Rock Studios estudioan 2006 eta 2007 urteetan grabautako lana da, Carlos Creator eta Pedro J. Mongeren gidaritzapean. Santo Grial Producciones zigiluaren eskutik atara dabe euren lehenengo diskoa.

1999an jaio zan Waldheim. Geroztik, aldaketa ugari izan dira, batez be taldeko formazinoari eta garapen musikalari jagokenean. 2004tik aurrera, gaurko taldekideen konposizinoa osatuz zan eta hona hemen zerrenda osoa:

Alex (Black Ice, Jack Samil, Eriden ohia) bateria
Aratz, bajua
M.I.Sword (Whiskazo, Virtual Time ohia) lehenengo gitarrea
D.Hole (Disarmony ohia) Kitarra ritmikoa
Jessica Teclados & Samplers
N.M.Mina (Typhareth ohia) ahotsa
Fitti (Anarko, Black Ice ohia) ahotsa

Diskoan, hainbat kolaboratzailek parte hartu dabe: Carlos Creator bera, Pedro J. Monge (Väldhemar), Javi Jimenez (Ebony Ark) eta Sergio (Amorrua).

Death metala egiten dauWaldheimekbaina 'horretara mugatzea ez litzateke zuzena izango'. Oinarri ritmiko arinak, melodiak, pasarte progresiboak, ikutu neoklasikoak eta mueta guztietako ahotsak dagoz entzungai euren lehen disko honetan.


Orain arteko kontzertuak

Villa de Bilbao jaialdian izan dira 2006an eta 2007an. Lehenengo urte horretan, bizkaitik etorritako banda onenaren saria lortu eben. Bestalde, Granito Rock 2007 Jaialdian be izan ziran Madrilen, Avalanch, Obus edo eta Udore taldeakaz batera.


Datozan kontzertuak

2008-3-23: Azkena Aretoa, Bilbo
2008-4-26: Heaven Aretoa, Santander
2008-5-10: Bilborock Aretoa, Bilbo

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu