Capsula taldeak disko barria aurkeztuko dau martian AEBetan, Frantzian eta Erresuma Batuan

Bizkaie! 2008-02-15 10:21   Musikea

Atlantikoaren bi aldeetan, 2007 osoan zehar ‘Songs & Circuits’ diskoa aurkezteko eginiko bira luzearen ondoren, Capsula hirukotea apirilaren hasieran kaleratuko dan bere bigarren diskoko kantuak amaitzen dago egunotan estudioan.

Atlantikoaren bi aldeetan, 2007 osoan zehar ‘Songs & Circuits’ diskoa aurkezteko eginiko bira luzearen ondoren, Capsula hirukotea apirilaren hasieran kaleratuko dan bere bigarren diskoko kantuak amaitzen dago egunotan estudioan.

Disko barria argitaratu aurretik, barriz, Martin eta Coniren taldea abesti barri horreek aurkezten hasiko da zuzenean. Lehenengo, martiaren 12an, taldea Austinen (Texas, AEB) izango da, gaur egungo soinuak batzen dituan 'South by Southwest' (SXSW) jaialdi-berbaldian. Ondoren, New Yorkera abiatuko dira bi kontzertu eskaintzeko: martiaren 16an Lakeside Lounge aretoan eta 19an Ace of Clubs-en.

Europara bueltan, martiaren 25ean Frantziako Touloussen joko dau hirukoteak, Le Bikini aretoan. Martiaren 29an Erresuma Batura joango dira, The Last Army taldeagaz batera Londonen joteko. Ingalaterran beste bi emonaldi egingo ditu Capsulak: martiaren 31n Liverpoolen eta apirilaren 1ean Manchesterren. Apirilaren 2an Eskoziara joango da taldea, Glasgown joteko. Azken hiru emonaldi horreetan Dirtblonde taldeagaz joko dau hirukote argentinar-bilbotarrak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu