Rosendo eta Barricada ‘Otra noche sin dormir’ biran

Bizkaie! 2008-02-20 13:38   Musikea

‘Otra noche sin dormir’ birearen barruan, apirilaren 4an, Donostiako Anoetako Belodromoan lehenengo kontzertua emon ostean, maiatzaren 9an Bilbon joko dabe, Casillan, eta, bagilaren 28an, barriz, Iruñeako Anaitasuna aretoan.

‘Otra noche sin dormir’ birearen barruan, apirilaren 4an, Donostiako Anoetako Belodromoan lehenengo kontzertua emon ostean, maiatzaren 9an Bilbon joko dabe, Casillan, eta, bagilaren 28an, barriz, Iruñeako Anaitasuna aretoan. Gainera, Tahures Zurdos taldeko abeslaria izandako Aurora Beltranek be parte hartuko ei dau kontzertuotan.

Rosendok 30 urtetik gora daroaz musikearen munduan, eta igaz bakarkako hamazazpigarren diskoa argitaratu eban ‘El endémico embustero y el incauto pertinaz’ izenburukoa. Diskoa ‘Espainiako egungo politikagintzearen maila eskasa salatzeko’ erabili dauela adierazo dau abeslari madrildarrak. Aurretik Ñu-ren lehenengo diskoan parte hartu eban eta Leño taldeagaz beste bost disko argitaratuak ditu.

Iruinean 1982an sortutako Barricada taldeak, barriz, hamazortzi disko argitaratu ditu eta igaz, 2007ko apirilaren 18an, taldearen lehenengo kontzertuaren 25. urteurrena ospatzeko, leku eta ordu berean jo eben: Txantrea plazan, eguerdiko 12:00etan, agertokirik, argi-efekturik eta hesirik barik.

Barricada taldeak ’25 años de rocanrol’ izeneko disko-liburua argitaratuko dau zezeilaren 26an; CD bi, DVD bi eta 72 orrialdeko liburua izango ditu eta bertan taldearen ibilbideari errepaso sakona egingo jako.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu