Mike Oldfieldek Bilbon aurkeztuko dau disko barria

Bizkaie! 2008-02-06 17:00   Musikea

Artista britainiarrak Guggenheim museoan aurkeztuko dau 'Music of the Spheres' lan barria martiaren 7an, beste inon baino lehenago. Aurkezpen hori mundu mailakoa izango da, izan be, diskoa martiaren 17an merkaduratuko da modu ofizialean.

Mike Oldfield artista britainiarrak Guggenheim museoan aurkeztuko dau 'Music of the Spheres' lan barria martiaren 7an, beste inon baino lehenago. Aurkezpen hori mundu mailakoa izango da, izan be, diskoa martiaren 17an merkaduratuko da modu ofizialean.

Halanda be, oraindino ez dago argi Oldfieldek kontzertua publikoarentzako ala kazetarientzako eta konbidau berezientzako emonaldi pribadu moduan eskainiko dauen. Ekitaldian Bilboko Abesbatza eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa lagun izango dituala eta zuzendaria, barriz, Enrique Ugarte izango dala baino ez dabe argitu oraindino antolatzaileek.

Mike Oldfield 'Tubular Bells' diskoagaz egin zan ezagun 70eko hamarkadan. 'The Exorcist' pelikulako soinu-bandea, berbarako, berak egin eban. Lan hori aitzindaria izan zan zentzu askotan. Musika instrumentala zan, ahotsik bakoa, eta 20 tresnatik gora jo zituan Oldfieldek zeregin horretarako. Britainiarra sintetizadoreakaz musikea egiten hasi zan lehenengoetarikoa izan da. Hainbat produktorek uko egin eutsien diskoa atarateari, porrota izango zalakoan, baina Virgin etxeak ateak zabaldu eta arrakastearen bideari ekin eutson Oldfieldek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu