Elkar diskoetxearen udabarrirako nobedadeak

Bizkaie! 2008-01-31 13:22   Musikea

Amaia Zubiria, Ruper Ordorika edota Mikel Markez artistek, besteak beste, euren lan barriak kaleratuko ditue eguzkiaren izpiak berotzen eta arbolak loran hasten diranerako. Hona hemen Elkar diskoetxeak laster plazaratuko dituan diskoen zerrendea:

Amaia Zubiria, Ruper Ordorika edota Mikel Markez artistek, besteak beste, euren lan barriak kaleratuko ditue eguzkiaren izpiak berotzen eta arbolak loran hasten diranerako. Hona hemen Elkar diskoetxeak laster plazaratuko dituan diskoen zerrendea:


BORDAGARAI: Bahaki

Jojo Bordagaraik Baionan aurkeztu dau gaur 'Behaki' izeneko diskoa. Bordagarai Iparraldeko kantagintzearen eredu garrantzitsua da. 1973an ekin eutson musikeari. Ordutik, kantearen ikuspegi garaikidea landu eta tradizinoa eta identidadeak gaurko ikusmira batez aurkeztu ditu.

Bahaki diskoa bere ibilbideko bosgarrena da. Hainbat mundutako eta hainbat jatorritako estiloak nahastauta, berezko izaerea dauen lana lortu dau, bizitza lakoa, momentu trankilak eta malenkoniatsuak momentu biziakaz orekan. Konposizino barrien usain freskoagaz dator, kanta tradizionalakaz batera. Bandoneoia, pianoa, akordeioa eta gitarrea entzuten dira musika zingaroa, transhumantea eta koloretsua batzen dituan diskoan.


AMAIA ZUBIRIA: Nabil

Amaia Zubiria euskal kantagintzako sentikortasunik handieneko ahotsaren jaube da. Magia handiz kantetan dau eta entzuleak atrapauta geratzen dira kantariaren ahotsagaz.

Disko barri honek, iturri zaharrari darion ur beti barri eta freskoaren modura, errepertorio klasikoa lantzen dau, batez be Iarraldeko tradizinoa ekarriz (Maitia nun zira, Amodioa zoin den zoroa, Ura isuririk, Goizean argi hastean, Nik badut maiteño bat, Kalla kantuz, Adios izar ederra, Prima ejerra...) eta, tartean, bat edo bat hegoaldetik (Donostiako hiru damatxo, Ama ezkondu ezkondu...). Ganera, historikoak izan diren bi emakume kantariren kantu zoragarri pare bat be badagoz: Lurdes Iriondoren 'Hala Ere' eta Estitxuren 'Ave Maria'.


KUPELA: Pagotxa

Erromeria giroko talde erregea dogu Kupela taldea, zuzenean zein disko lanetan grazia berezia jarten asmau izan dabe orain arte.

Disko honetan, alde batetik alaitasun eta, bestetik, aire freskoa dakarre trikiti doinuakaz.

‘Kupela’ kantearen 'remix' jantzagarri bat be aurkeztuko dabe diskoaren osogarri legez.


MIKEL MARKEZ: Zure Begiek

Gure kantagintzako belaunaldi gazteenaren artetik Mikel Markezek berezko argia dakar. Disko bilduma honetan bere ibilbideko kanta esanguratsuenak batzen ditu, 'Zure begiak' kantearen bersio bategaz.


RUPER ORDORIKA: Hamar t’erdietan — 10.30 p.m.

2006ko zemendiaren 26an eta 27an Bilboko Kafe Antzokian zuzenean grabautakoa CD eta DVD euskarrian jaso eta bildumea aurkeztuko dau Ordorikak. Errepertorio sendoa eta historikoa aurkezten deusku, Euskal Herriak inoiz izan dauen musika bandarik onenetakoaren (Mugalariak) izaereagaz eta kalidadeagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu